Edukira joan

Eskautismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskauten ikurra.

Eskautak edo eskautismoa (Scouting edo Scout Movement ingelesez) haur eta gazte mugimendua da, astialdian egiten dena lan hezitzailearen bidez. 155 herrialdetan dago eta 28 milioi kide inguru ditu. Errealitatearen irakurketa fededun batetik abiatuz, kide guztien partaidetzaren bidez, erronka gizarte bidezkoagoa eta elkarlaguntzaileagoa lortzea da. Hirian, herrian, auzoan, eta batez ere naturan, eskaut taldearen egunerokoa jolasa etengabeko aurkikuntza, norbere kudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da. Taldeko bizitzan barneraturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera dute haur eta gazteentzako abentura hartan.

Eskautismoa 1907an hasi zen, Robert Baden-Powell britainiar armadako lotinant jeneralak Ingalaterrako Brownsea uhartean lehen kanpalekua egin zuenean.

Zapia
Alkandora

Astialdiko Eskaut Heziketa metodo zehatza erabiltzeagatik definitzen da: eskaut metodoa. Bide horrek bost elementu hauek ditu:

  • Ekintza erakargarri eta pixkanakakoak: ikasturtean zehar garatzen diren taldeko ekintza nagusiak dira. Taldean egiten diren ekintza zehatz guztiak biltzen dute, hau da, kanpaketak, txangoak, batzarrak eta beste taldeko ekintzak. Ekintzak neska-mutilen nahi eta beharretara egokitzen dira, umea heziketa prozesuaren elementu nagusia bihurtuta.
  • Sinbologia: Zapiaz aparte, beste sinboloak ere badaude, balioak era erakargarrian baloreak transmititzen laguntzen dutenak.
  • Natura: Astialdirako heziketarako esparru pribilegiatua dugu Naturan. Bertan, pertsonak askatasuna, araztasuna, elkartasuna eta munduaren eta bizitzaren hastapena aurkitzen du, ingurumenaz ohartzen da eta maitatzen ikasten du.
  • Ekintzen bidez ikasi: Eskaut metodoak umeak berak bizitako esperientzien bidez hezitzean datza. Ume eta gazteak esperientziaz betetako ekintzak garatzen dituzte. Gero, bizi izandakoari buruzko hausnarketa eta barneraketa prozesua egiten dute, eta azkenik, bizitzara itzultzen dira, ekintzak hobetuz.
  • Begiralea: Horren eragina haur eta gaztearen adinaren araberakoa da, hots, hasieran eredu da, gero gidari, eta azkenik, laguntzaile.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]