Euskalerriko Eskautak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskalerriko Eskautak irabazi asmorik gabeko elkartea da, astialdian egiten duena lan hezitzailearen bidez, eskaut metodologiaren bidez. Hego Euskal Herriko herri eta auzoen hobetzea du helburu, eratzen duten 40 taldeen eguneroko lanarekin. Euskalerriko Eskautek, 1959. urtetik hona, 8 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteekin modu eraginkor eta erakargarri batean garatzen du bere lan hezitzailea. [1]

Errealitatearen irakurketa fededun batetik abiatuz, kide guztien partaidetzaren bidez, gizarte bidezkoago eta elkaraguntzaileago bat lortzea da erronka. Hirian, herrian, auzoan, eta batez ere naturan, eskaut taldearen egunerokoa jolasa, etengabeko aurkikuntza, norbere kudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da. Taldeko bizitzan barneturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da. Taldeko bizitzan barneturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da.

Horretarako guztirako, Euskalerriko Eskautek pertsona arduratsuak ditu, eguneroko konpromisoa eta arduretatik abiatuz, taldean lan hezitzailea aurrera eramango duten begirale prestatuak, heziak eta tituludunak.

Euskalerriko Eskautak elkartea Movimiento Scout Católico Espainia osoko eskaut mugimenduaren barruan dago.

Eskaut mugimendua Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, eskaut mugimendua Euskal Herriko herrialde guztietan bizirik dago. Bizkaia da lurralderik indartsuena, eta Araba ahulena. Bizkaiko lurraldean, taldeak eskualdeka banatzen dira: Bilbo Erdia, Eskuinaldea, Ezkermeatzaldea eta Herri aldea. Esan daiteke Euskalerriko Eskautak krisi gorrian sartuta daudela, joera orokorren arabera taldeak desagertzen doazelako apurka-apurka. Beraz, horrek hausnarketa sakona eragin beharko luke elkartearen barnean eta etorkizunari begira neurri aurrerakoiagoak hartzea bideratu beharko luke era berean. Azken hamar urteetan ez da Bizkaian talde berririk sortu. Gipuzkoan ez dago talderik Euskalerriko Eskautak elkartearen barruan, bai ordea Euskal Eskaut Gia Elkartean eta bai askeak.

Gaur, hauek dira Euskalerriko Eskauten dauden taldeak: [2]

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo Erdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuinaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkermeatzaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nortzuk gara» Euskalerriko Eskautak.
  2. «Taldeak» Euskalerriko Eskautak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]