Nicolas Appert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nicolas Appert
Nicolas Appert
Datu pertsonalak
Jaio 1749ko azaroaren 17a
Châlons-en-Champagne (Frantzia)
Hil 1841eko ekainaren 1a
Massy (Frantzia)

Nicolas Appert (Châlons-en-Champagne, Xanpaina-Ardena, 1749ko azaroaren 17a - Massy, 1841eko ekainaren 1a) frantziar asmatzailea izan zen, janariaren kontserbazio hermetikorako sistema asmatu zuen. Munduko lehen merkataritza lantegia zabaldu zuen. Sukaldari ospetsua izan zen eta Forbach printzesarentzat lan egin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan, Napoleon lurralde-hedapen politika egiten ari zen, eta bere armadak luzaroan egoera onean janaria mantentzea beharrezko zuen. Horretarako, lehiaketa bat antolatu zuen eta diruzko saria janariaren kontserbazioa asmatzen zuenarentzako izango zen. Nicolas Appert medikuak irabazi zuen saria 1810ean, 14 urtez esperimentatu ondoren.

Apertizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiteko modua: janaria kristalezko botiletan sartu, artelazkizko tapoiekin itxi, burdin-hariarekin eutsita eta argizariz zigilatua, denbora luzez irakiten edukitzean zetzan. Horrekin batera, bero bidezko janariaren kontserbazioa hasi zen; "apertizazio" izenekoa.

Pasteur-en azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Appert-ek ez zuen bere teknikaren arrakastaren zergatia azaltzen jakin. Louis Pasteur izan zen urteak pasatu eta gero erantzuten jakin izan zuena. Berak azaldu zuen elikagaiaren alterazioa bertan zeuden mikroorganismoen errua zela. Hurrengoko urteetan edukiontzi hermetikoen asmakuntzek beroaren bidezko kontserbazioa modurik eraginkorrenetakoa zela frogatu zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Appert Aldatu lotura Wikidatan