Esnearen kolorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esnearen kolorea
Datuak
IdazleaNell Leyshon
Argitaratze-data2012
Generoaeleberria
Jatorrizko izenburuaThe Colour of Milk
ISBN978-0-06-219206-6
Euskaraz
IzenburuaEsnearen kolorea
ItzultzaileaIrene Aldasoro
ArgitaletxeaAlberdania
Argitaratze-data2018

Esnearen kolorea (ingelesez: The Colour of Milk) Nell Leyshonek idatzitako eleberri bat da, 2012an. Euskaraz 2018an plazaratu zuen Alberdania argitaletxeak, Irene Aldasorok euskaratuta.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mary da protagonista nagusia, 14 urteko neskatila bat, eta istorioa idazleak oso ondo ezagutzen duen mikrokosmos batean dago kokatuta: nekazari giroko Ingalaterran, baina iraganean, 1830eko hamarkadan. Lau alabetan gazteena da Mary, eta orduko familia batentzat semerik ez izatea nahikoa zorigaitz ez, eta hanka bat gaizki du. Ilea, berriz, protagonistak esaten duen bezala, esnearen kolorekoa. Halako batean, familiak dirua behar duela eta, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak.[1]

Sekula amestuko ez zuen zerbait lortuko du bikarioarenean neskatilak: irakurtzen eta idazten ikastea. Irakurtzen eta idazten irakatsiko dion bikarioaren etxera iritsitakoan, badirudi Maryren bizitza ilunetik argira egiten hasi dela, baina orduan ikusiko du batzuetan zeinen saihetsezina den hondamendia.[1]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an argitaratu du Alberdaniak euskaraz, Irene Aldasorok itzulita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Garate, Miren. (2018-11-23). «Amaierara arte irakurri behar den istorioa» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]