Irene Aldasoro
Irene Aldasoro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1955 (67/68 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna eta itzultzailea |
Irene Aldasoro Katarain (Idiazabal, 1955) gipuzkoar irakasle eta itzultzailea da.[1] Bi urtez Euskadi Literatura Saria irabazi du itzulpengintza arloan, 2000. urtean Dublindarrak lanagatik eta 2018. urtean Gailur ekaiztsuak lanagatik.
Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingelesetik euskarara honako liburuak itzuli ditu[2]:
- James Joyceren Artistaren gaztetako portreta (Ibaizabal, 1992).
- D.H. Lawrenceren Birjina eta ijitoa (Ibaizabal, 1993).
- Henry Jamesen Europarrak (Ibaizabal, 1997).
- Hans Christian Andersenen Hemeretzi ipuin (Beste hainbat itzultzailerekin batera. Ibaizabal, 1999).
- James Joyceren Dublindarrak (Alberdania, 1999). Euskadi Saria, 2000n.
- Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak (Erein eta Igela, 2017). Euskadi Saria, 2018an.
- Nell Leyshonen Esnearen kolorea (Alberdania, 2018).
- Sally Rooneyren Jende normala (Alberdania, 2020).[3][4]
Hainbat lege ere itzuli ditu[5].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Irene Aldasoro Katarain. .
- ↑ www.worldcat.org
- ↑ «Irene Aldasoro itzultzaile idiazabaldarrak 'Jende normala' eleberria euskaratu du» Goierriko Hitza 2020-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-30). «Sally Rooney-ren ‘Jende normala’ nobela arrakastatsua euskaratu du Irene Aldasorok» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
- ↑ www.inguma.eus
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- EIZIEko fitxan itzulpenen zerrenda eta informazio gehiago: http://nordanor.eus/nor?id=4&tmp=1555839518913