Taldearen aurreneko elastikoa zuria izan zen. Hemen 1900. hamarkadako taldea.
Frantzia-Gales 2007an.
Frantzia eta Irlandaren arteko partida, 2014an.
Frantziako errugbi selekzioaEuropako talderik hoberena da gaur egun eta mundu mailan 2019ko sailkapenaren arabera zazpigarren postuan dago. 1910an hasi zen Britainiar taldeekin lehian baina lehenengo txapelketa 1954an irabazi zuen. Ordutik aurrera garaipen gehien lortu dituen taldea izan da.
Frantzian 1872an sartu zuten errugbia britainiarrek. 1906an Zeelanda Berriak Europan zehar bira egin zuen eta Frantziak selekzioa osatu zuen haien aurka partida jokatzeko. Parisen izan zen partida eta etxekoek 38-8 galdu zuten.
1910an Home Nations txapelketan sartzea lortu zuen eta Five Nations (Bost Nazioak) izena hartu zuen txapelketak, baina Frantziak ez zuen garaipenik eskuratu. 1911 urtean Eskoziari irabaztea lortu zuten eta Marcel Communeau kapitainak oilarraren ikonoa kamisetan ezartzea iradoki zuen. 1932an txapelketatik kanporatua izan zen Frantziako Ligan jokalari profesionalak zeudela argudiatuta, izan ere gainontzeko naziotako taldeak erabat amateurrak baitziren.
1939an berriz sartzeko baimena eman zioten baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz 1947 arte ez zen Bost Nazioetan aritu. 1954an txapelduna izan zen Ingalaterra eta Galesekin batera eta 1959an bakarka txapeldun izatea lortu zuen. Hego Afrikan bira bat egin zuen eta oso arrakastatsua izan zen gainera. Ordutik aurrera Bost Nazioen txapelketan garaipen gehien lortu duen taldea izan da. Bereziki emankorrak izan ziren 1960. heta 1980. hamarkadak.
1987an Munduko Errugbi Txapelketa antolatu zen lehen aldiz eta Frantzia finalera iritsi zen. Zeelanda Berriak 29-9 emaitzaz garaitu zuen. 1999 eta 2011 urteetan ere finala jokatu zuen baina ez du oraindik txapelketarik irabazterik lortu. 2020 urteko Sei Naziotako txapelketan Charles Ollivon baionarra izango da kapitaina.
1993tik aurrera zortzi aldiz irabazi du Bost (Sei) Nazioen Txapelketa eta hauetatik bostetan Slam nagusia lortuz. Azkenengo garaipena 2010koa du.
Frantziako emakumezkoen selekzioak 1982an jokatu zuen aurreneko partida eta ordutik emaitza bikainak lortu ditu Munduko Txapelketan dominak jasoz eta Sei Nazioen Txapelketan ekitaldiak irabaziz. Mundu mailan 2019ko sailkapenaren arabera 4.a da.
Emakumezkoen arteko aurreneko partidak 1890 hamarkadan jokatu ziren Frantzian. 1965. 1920 hamarkadan "barette" izeneko errugbiaren aldaera oso arrakastatsua izan zen baina 1930rako kirola desagertu egin zen. 1965 urtean Touluse eta Lyongo emakumezko ikasle batzuek errugbi partida bat antolatu zuten Munduko gosea kentzeko karitatezko ekintza gisa, eta halako arrakasta izan zuen 1969an Errugbi elkartea sortu eta lehiaketak abiatu zirela, garaiko gobernu eta federazioaren iritzien aurka. 1982an selekzioak aurreneko partida jokatu zuen.