Europako Nazioen Errugbi Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako Nazioen Errugbi Kopa
Rugby Europe International Championships
Championnat européen international de rugby à XV
Antolatzailea Rugby Europe
Sorrera 1936
2000 (Europako Nazioen Kopa)
Eremua Europa (Sei Nazioetakoak izan ezik)
Taldeak 8 (Championship)
Jaitsiera Trophy
Garaipen gehien Guztira:
Frantzia Frantzia (25)
Nazioen Kopa:
Georgia Georgia (16)
Txapelduna Georgia Georgia (2023-24)
Webgunea rugbyeurope.eu

Europako Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: European Nations Cup, frantsesez: Championnat européen des nations de rugby à XV) edo Sei Nazioen B Txapelketa gizonezkoen errugbi txapelketa da, Europako bigarren eta hirugarren mailako selekzioen artekoa. Rugby Europe da antolatzailea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n, Frantzia egotzia izan zen Bost Nazioen Txapelketatik. Horren ondoren, Italia, Errumania, Alemania, Espainia, Belgika, Portugal, Herbehereak eta Kataluniarekin elkartu zen Errugbi Amateurraren Nazioarteko Federazioa (FIRA, gaur egun Rugby Europe) sortzeko,[1] International Rugby Football Boarden alternatiba gisa. Firak antolaturik, Europako hiru txapelketa jokatu ziren 1936tik 1938ra,[oh 1] eta Frantziak irabazi zituen hirurak. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantzia Bost Nazioen Txapelketan sartu zen berriro, eta FIRAk bi txapelketa baino ez zituen antolatu, 1952an eta 1954an. Horiek ere Frantziak irabazi zituen.[2]

1965etik aurrera, FIRA Europako txapelketa biziberritzen saiatu zen, FIRA Nations Cup (1965-1973) eta FIRA Trophy (1973-1997) sortuz. Hala ere, Frantziak ez zuen parte hartzen lehenbiziko taldearekin, bigarrenarekin baizik (Frantzia A). 1990eko hamarkadaren amaieran, txapelketak indarra galdu zuen, eta edizio batzuk ez ziren egin.[2]

Europako Nazioen Kopa 2000. urtean abiatu zen, Italiako selekzioa Sei Nazioen Txapelketan sartu zenean. Harrezkero, Frantziako eta Italiako selekzioek ez dute parte hartzen.[3] Nazioen Kopatik Sei Nazioen Txapelketara igotzeko aukerarik ez dago.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau maila daude:

  • Championship (1. maila)
  • Trophy (2. maila)
  • Conference 1 (3. maila)
  • Development (4. maila)

2023-24 denboraldian, hauek izan ziren lehenbiziko bi mailetako taldeak

Championship
Georgia Georgia
Portugal Portugal
Errumania Errumania
Espainia Espainia
Herbehereak Herbehereak
Alemania Alemania
Belgika Belgika
Polonia Polonia
Trophy
Suitza Suitza
Suedia Suedia
Txekia Txekiar Errepublika
Kroazia Kroazia
Lituania Lituania
Ukraina Ukraina

Aurreko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Txapelketa (1936-1938)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Bigarrena
1936 Frantzia Frantzia Alemania Alemania
1937 Frantzia Frantzia Italia Italia
1938 Frantzia Frantzia Alemania Alemania

Europako Txapelketa (1952-1954)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954ko Europako Txapelketaren finala, Frantziaren eta Italiaren artekoa. Baloiarekin Roger Martine; atzerago Maurice Prat eta Gérard Murillo.
Urtea Txapelduna Bigarrena
1952 Frantzia Frantzia Italia Italia
1954 Frantzia Frantzia Italia Italia

Nazioen Kopa (1966-1973)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Bigarrena
1965-66 Frantzia Frantzia Italia Italia
1966-67 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1967-68 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1968-69 Errumania Errumania Frantzia Frantzia
1969-70 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1970-71 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1971-72 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1972-73 Frantzia Frantzia Errumania Errumania

FIRA Txapelketa (1974-1997)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975eko FIRA Txapelketan, Frantziaren aurka jokatu zuen Italiako taldea.
Urtea Txapelduna Bigarrena
1973-74 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1974-75 Errumania Errumania Frantzia Frantzia
1975-76 Frantzia Frantzia Italia Italia
1976-77 Errumania Errumania Frantzia Frantzia
1977-78 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1978-79 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1979-80 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1980-81 Errumania Errumania Frantzia Frantzia
1981-82 Frantzia Frantzia Italia Italia
1982-83 Errumania Errumania Italia Italia
1983-84 Frantzia Frantzia Errumania Errumania
1984-85 Frantzia Frantzia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna
1985-87 Frantzia Frantzia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna
1987-89 Frantzia Frantzia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna
1989-90 Frantzia Frantzia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna
1990-92 Frantzia Frantzia Italia Italia
1992-94 Frantzia Frantzia Italia Italia
1995-97 Italia Italia Frantzia Frantzia

Europako Nazioen Kopa (2000- )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Europako Nazioen Kopa, Errusiak 19 - Portugalek 18.
Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena
2000 Errumania Errumania Georgia Georgia Maroko Maroko
2001 Georgia Georgia Errumania Errumania Errusia Errusia
2001-02 Errumania Errumania Georgia Georgia Errusia Errusia
2003-04 Portugal Portugal Errumania Errumania Georgia Georgia
2005-06 Errumania Errumania Georgia Georgia Portugal Portugal
2007-08 Georgia Georgia Errusia Errusia Errumania Errumania
2009 Georgia Georgia Errusia Errusia Portugal Portugal
2010 Errumania Errumania Georgia Georgia Errusia Errusia
2011 Georgia Georgia Errumania Errumania Portugal Portugal
2012 Georgia Georgia Espainia Espainia Errumania Errumania
2013 Georgia Georgia Errumania Errumania Errusia Errusia
2014 Georgia Georgia Errumania Errumania Errusia Errusia
2015 Georgia Georgia Errumania Errumania Espainia Espainia
2016 Georgia Georgia Errumania Errumania Errusia Errusia
2017 Errumania Errumania Georgia Georgia Espainia Espainia
2018 Georgia Georgia Errusia Errusia Alemania Alemania
2019 Georgia Georgia Espainia Espainia Errumania Errumania
2020 Georgia Georgia Espainia Espainia Errumania Errumania
2021 Georgia Georgia Errumania Errumania Portugal Portugal
2022 Georgia Georgia Errumania Errumania Espainia Espainia
2023 Georgia Georgia Portugal Portugal Errumania Errumania
2024 Georgia Georgia Portugal Portugal Espainia Espainia

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Nazioen Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
Georgia Georgia 16 5 1
Errumania Errumania 5 9 5
Portugal Portugal 1 2 4
Errusia Errusia 0 3 6
Espainia Espainia 0 3 4
Alemania Alemania 0 0 1
Maroko Maroko 0 0 1
  • Garaipen gehien: 16 Georgia Georgia (2001, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024)

Txapelketa guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
Frantzia Frantzia 25 5 -
Georgia Georgia 16 5 1
Errumania Errumania 10 20 15
Italia Italia 1 9 8
Portugal Portugal 1 2 4
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna - 4 3
Espainia Espainia - 3 8
Errusia Errusia - 3 6
Alemania Alemania (a) - 2 3
Maroko Maroko - - 3
Txekia Txekiar Errepublika - - 2
  • (a) Alemaniako Errepublika Federalak 1952an lortu zuen hirugarren postua barne.
  • Garaipen gehien: 25 Frantzia Frantzia (1936, 1937, 1938, 1952, 1954, 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994)

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1935ean txapelketa ez ofiziala jokatu zen Frantzia eta Italiaren artean; frantziarrak 44 eta 6 nagusitu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. FIRAren eratze agiria. rugbipensador.files.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).
  2. a b Rugby Europe International Championship. sport-record.de (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).
  3. Rugby Europe Championship. rugbyarchive.net (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]