Italiako errugbi selekzioaItaliaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. 1929ko maiatzak 20an jokatu zuen lehenbiziko partida. Europako talde onenen artean dago, eta 2000tik aurrera Sei Nazioen Txapelketan parte hartzen du.
Italian jokaturiko lehenengp errugbi partida 1911an izan zen: US Milanese eta Frantziako Voironek neurtu ziren. 1928 arte ez zen federaziorik eratu, eta selekzioak 1929ko maiatzean jokatu zuen lehenbiziko partida, Bartzelonan; 9 eta 0 galdu zuen Espainiaren aurka.
1990eko hamarkadan, talde indartsua osatu zuen, eta 2000. urtean Bost Nazioen Txapelketaren partaide bihurtu zen, Sei Nazioen Txapelketa osatuz. Hasiera bikaina izan zuen gainera, estraineko partidan aurreko txapelduna zen Eskoziari irabazi baitzion. 2003an, bigarren partida irabaztea lortu zen, Galesen kontra, eta aurrenekoz zurezko koilararik gabe gelditzea lortu zuen.