Australiako errugbi selekzioa
Australia | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||
Federakundea | Australian Rugby Union | ||||||||||||||||||||||||||
Sortu: | 1899 | ||||||||||||||||||||||||||
Ikurra: | Wallaby edo kanguru txikia | ||||||||||||||||||||||||||
Izendapena: | Wallabies | ||||||||||||||||||||||||||
Estadioa: | Stadium Australia | ||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea: | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina: | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Estreinaldi Internazionala Hego Gales Berria 13:3 Britainiar Uharteak 1899ko ekainaren 24a | |||||||||||||||||||||||||||
Garaipen Handiena Australia ![]() ![]() 2003ko urriaren 25a | |||||||||||||||||||||||||||
Porrot Handiena Hegoafrika ![]() ![]() 2008ko abuztuaren 30a | |||||||||||||||||||||||||||
Munduko Errugbi Kopa | |||||||||||||||||||||||||||
Partaidetzak | 6 (aurrenekoa 1987an) | ||||||||||||||||||||||||||
Emaitza Onena | Txapeldunak 1991 eta 1999an |
Australiako errugbi selekzioa mundu mailako talde onenen artean dugu eta bi aldiz izan da Munduko txapelduna. Mundu mailan 2019ko sailkapenaren arabera seigarren postuan dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1882an Southern Rugby Football Union sortu zen 1892an etaurte berean Zeelanda Berrian bira bat egin zuen hango taldeen aurka. 1899an British and Irish Lions uharte britanikoetako selekzioa etorri zen Australiara eta orduan jokatu zuen lehen aldiz Australiako selekzioa, bai eta erraz irabzi ere, 13-3.
1907an Hegoaldeko Gales Berriko liga eratu zen eta hurrengo urtean bertako jokalariek osaturiko selekzio bat Ingalaterrara eorri zen partidak jokatzera. Kazetari ingelesek "untxiak" ezizena ipini zieten, baina australiarrek "wallabiak" nahiago izan zuten. 1932an Bledisloe Kopa hasi zen jokatzen Australia eta Zeelanda Berriaren artean. Bi urtetik behin jokatzen zen eta gehienetan Zeelanda Berria nagusitu zen.
90eko hamarkada: Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Australiaren garai onena 1990 hamarkadan hasi zen. Bost Bledisloe Kopa jarraian irabazteaz gain Munduko bi Errugbi Txapelketa ere irabazi zituen, biak ere Europan jokaturikoak.
XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XXI mendean ere emaitza bikainak lortu ditu, besteak beste palmaresean dituen lau Rugby Championship txapelketak, azkena 2015ekoa. Hego Afrikaren aurka jokatzen duen Mandela Challenge Plate txapelketan ere nagusi da. 2011ean hirugarren egin zuen Munduko Txapelketan eta 2015eko Txapelketan finalera iritsi zen baina Zeelanda Berriak irabazi zuen kopa.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasierako urteetan hainbat kolore erabili izan zituen baina gehienetan elastiko urdin argia eta galtza urdinak erabili izan zituen. Australiako amateur taldeak elastiko horia eta galtza berdeak erabiltzen zituen eta 1928an Australiaren kolore ofizialak izatea erabaki zen. Hurrengo urtean ordea Zeelanda Berriaren aurka jokatzerakoan kolore berdeko elastikoa erabili zuen eta hurrengo hamarkadetan berdearekin jarraitu zuen. 1961 urtean hartu ziren gaur egungo koloreak, txapelketetan Hegoafrikako selekziotik bereizteko.
Historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:
Urtea | Antolatzailea | Postua |
---|---|---|
1987 | ![]() ![]() |
4.a |
1991 | ![]() |
Txapelduna |
1995 | ![]() |
Final 1/4ak |
1999 | ![]() |
Txapelduna |
2003 | ![]() |
Finalista |
2007 | ![]() |
Final 1/4ak |
2011 | ![]() |
3.a |
2015 | ![]() |
Finalista |
2019 | ![]() |
7.a |
Hegoaldeko Rugby Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honako hauek dira Hegoaldeko Rugby Championship-eko emaitzak:
- Txapelduna (4): 2000, 2001, 2011, 2015
- Bigarrena (12): 1998, 1999, 2002, 2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2016, 2019
- Bledisloe Kopa (12): 1934, 1949, 1979, 1980, 1986, 1992, 1994, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002
- Zeelanda Berria 49 -Australia 12
- Mandela Challenge Plate (12): 2000, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021
- Australia 12 - Hego Afrika 6
- Puma Trophy (12): 2000, 2002, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021
- Australia 12 - Argentina 0
Olinpiar Jokoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoetan Zazpiko Errugbia jokatzen hasi zen 2016an.
- Emakumezkoak:
- Txapelduna (1): 2016
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Australiako errugbi federazioa
|