Edukira joan

Espekulazio (ekonomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Finantzetan, espekulazioa ondasun baten salneurrien gorabeheretan oinarrituta, oro har ondasun hori erosiz eta denbora batera garestiago salduz, etekin ekonomikoaren eskuratze hutsa helburu duen merkataritza- edo finantza-eragiketa da. Sarri espekulazioak irabazi handiak ematen baditu ere, beste batzuetan inbertsioaren balioa berreskuratu ere ezin da egin eta galerak sortzen dira.

Espekulazio-eragiketa batek ez du erositako ondasuna edo zerbitzua jarduera ekonomiko errealerako erabiltzea bilatzen, baizik eta denbora laburrean dirua irabaztea ondasun edo zerbitzuaren prezio gorabeheren ondorioz. Hori dela eta, espekulazioak ondasun baten balioa artifizilaki puztu eta gizarte-sektore zenbaiti ondasun horiek eskuratzea oztopatzearekin batera, etika ekonomikotik gaitzesten den jokabidea izaten da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.