Pasai Antxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pasai Antxo
Gipuzkoa, Euskal Herria

Euskotren Pasaia.jpg

Pasaiako Euskotrenen geltokia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Herria Pasaia
Koordenatuak 43° 19′ 03″ N, 1° 55′ 03″ W / 43.3175°N,1.9175°W / 43.3175; -1.9175Koordenatuak: 43° 19′ 03″ N, 1° 55′ 03″ W / 43.3175°N,1.9175°W / 43.3175; -1.9175
Pasai Antxo hemen kokatua: Euskal Herria
Pasai Antxo
Pasai Antxo
Pasai Antxo hemen kokatua: Gipuzkoa
Pasai Antxo
Pasai Antxo

Pasai Antxo Pasaiako (Gipuzkoa) udalerriaren barruti bat da. 4.644 biztanle zituen 2007an, udalerriko bigarren populatuena delarik Trintxerpe ondoren.

Pasaiako portuaren hegoaldean kokatuta dago, eta ekialdetik Errenteria-Oreretarekin (Kaputxinoak auzoa) eta mendebalde nahiz hegoaldetik Donostiarekin (Altza eta Molinao) egiten du muga.

Pasai Antxon bai Renferen tren-geltokia zein Euskotrenen tren-geltokiak daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. menderarte eremu hau itsasaldia goratzean estalirik gelditu ohi zen padura eta zingiraz osatutako eremua zen, trenbidea eta errepide nagusia eraiki zirenean isolatua gelditu zelarik. 1846 aldera eremuaren jabetza Mandasko dukeari eman zitzaion, betiere lursailak lehortze aldera. Gerora, eremua lursail ezberdinetan banatu eta Pasaiako portua eta industrigunearen jardueren areagotzeari esker bertan etxebizitza eta industriak eraiki ziren.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Fermini eskainitako parrokia‑eliza du, 1913an egina, eraikinak ez dauka arkitektura‑balio berezirik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren eboluzioa
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
4.415 4.463 4.508 4.564 4.616 4.667 4.661 4.644

Iturria: Udalaren webgunea.


Pasai Antxoko ikuspegi panoramikoa Pasai Donibaneko Santa Ana baselizatik.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai Antxoko Iñaki Pascualen[1] testigantza, euskara nola ikasi zuen kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[2][3] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoko hizkera da Pasaiakoa.[4] Bidasoko hizkera[5] erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daiteke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak eremu handiagoa hartzen ari dira, gehiago zabaltzen ari dira. Bidasoko izkeraren eremuan sartuta daude, Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai Antxoko jai nagusiak sanferminak dira, egun handia uztailaren 7an izanez.

Auzuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pascual Erkizia, Iñaki - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  2. «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  3. «Euskara ikasteko hiru saio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  4. «Pasaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  5. «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.

Herritarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pasai Antxo Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa