Edukira joan

Luis Romero Eskamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Romero Eskamendi» orritik birbideratua)
Luis Romero Eskamendi

Bizitza
JaiotzaPasaia, 1922
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPasaia2006ko uztailaren 8a (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jose Gontzalo Zulaika
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria
Lan nabarmenak
KidetzaOskarbi

Luis Romero Eskamendi, edo Koldo Romero, (Pasai San Pedro, 1922 - 2006ko uztailaren 8a) musikari gipuzkoarra izan zen. Oskarbi taldearen zuzendaria eta hainbat doinu eta hitzen egilea izan zen bera.[1][2]

Aita Donostia

San Pedron jaio zen baina gaztetan Antxora etorri zen eta bertan hil zen. Errepublika garaian haur kantaria izan zen, guda aurreko Pasai Antxoko Gelasio Aranburu apaiza eta musikagilearen ondoan. Aita Donostiaren laguna zen Aranburu, eta Aita Donostiak eman zituen hitzaldi batzuetan Romerok euskal abestiak kantatzen zituen jende aurrean.[3]

Jakinduria handiko gizona izan zen Luis, ez musikagintzan bakarrik, bere kultura zabala ingurukoei kutsatu baitzien. Bidasoako pintura-mugimenduarekin, Oteizarekin, Arrenekin, Garbizurekin eta beste artista zenbaitekin harremanak bazituen.[4] Irunen galdategi bat zuen Luis Romerok, burdina lantzen zuen bertan, eta testuinguru horretan ezagutu zuen Oteiza eskultorea.[3]

Jorge Oteiza

Gerra ondoren (1955-1963 inguruan) Pasai Antxoko Coral Pasaitarra zuzendu zuen urte batzuetan. Geroago Don Boscoko eskolaniako zuzendari izan zen Luis Romero eta Oskarbikoei lagundu zien taldearen hasiera haietan konposizio eta zuzendaritza lanetan.[5] Kanturako dohain eta afizio itzelekoa —besteak beste Aita Donostiaren abesbatzan aritua—, Romerok herri-kantutegi tradizionalarekin ez ezik, abangoardiako korronte garaikideko erreferente zen Jorge Oteizarekin jarri zituen harremanetan Oskarbikoak, haren oso laguna baitzen. 1969an Arantzazun apostoluak jartzen ari zela artista ezagunarekin egun pasa egin zuen, eta egun osoa pasa zuen Oteizak aholkuak ematen, euskal kultura gora eta behera, eta ukituta itzuli ziren Oskarbikoak.[6]

Bitoriano Gandiaga

Geroztik, Oteizaren Andro canto y sigo eta antzeko lanetan inspiratuta estetika kantuak osatu zituen, eta, esaterako, Oteizak diseinatu zituen taldearen logotipoa eta lehen diskoaren portada. Beste iturri garrantzitsu bat Bitoriano Gandiaga izan zen: hura ere han ezagutu zuten, Arantzazun, eta haren poemak sarritan erabili zituzten kantuen letrak osatzeko. Norabide horretan, ezinbestean egin zuten topo Ez Dok Amairurekin. Luis Romero Eskamendik zuzendurik, Ez Dok Amairun parte hartu zuen taldeak. Herri kantutegia eta musika harmonikoa oinarri hartuta, 60ko hamarkadatik aurrera bide berriak urratu zituen Oskarbi talde gipuzkoarrak, jazza, gospela eta doinu berritzaileak euskal tradizioarekin uztartuz.[1] 1977an Luis Romerok Oskarbi utzi zuen, baina taldeak iraun egin zuen.[7]

« Harri kanta ixilean

Goien dira oihuka
Hamalau igarleak.
Zuk emandako musikak eta kantuak iraunen du.
Mila esker zure maisutasunagatik.

»

Oskarbi taldea Luis Romerori


Oskarbi taldeak 1969tik 2021era bitarte sortutako 12 diskoak. Lehen bostetan parte hartu zuen Romerok.

Oskarbiren lehen bost album hauetan parte hartu zuen:

  1. Oskarbi (1969, Herri Gogoa)
  2. Abesti zaharrak eta berriak (1970, Herri Gogoa)
  3. Eskutari (1972, Herri Gogoa)
  4. Olentzero (1976, Herri Gogoa)
  5. Hitz urri batzuk (1976, Herri Gogoa)

1968an, Eibarko San Joan jaietan Radio Juventud-ek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar lehiaketan euskal kantuaren lehen saria irabazi zuen taldeen atalean, Luis Romerok sortutako "Gazteak gera" doinuarekin. Hala ere, kantuak ez zuen zentsuraren galbahea pasatu, eta ezin izan zuten grabatu.[7]

Disko hauetan argitaratu ziren abesti hauen musika edota hitzak konposatu zituen, gutxienez:[8][9][10]

Eskutari albumean (1972):

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 albumean (2004):

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Gandiagaren Esperantzari leiho bat poemaren hitzak:[11]

« Esperantzari leiho bat

Esperantzari leiho bat
Zabaldu omen diote
Bizi ote den
Ikusteko ere.

Baina nekez ikusi dute
Esperantzarik.

Desilusio usai bat
Erten omen da leihotik.

»

Bitoriano Gandiaga


Kantua zuei albumean (2021)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Androkanto (Hitzak: Luis Romero-Musika: Luis Romero, Oskarbi)
  • Esperantzari (Hitzak: Bitoriano Gandiaga-Musika: Luis Romero, Oskarbi)
"Gorkaren ('Oteizaren') hamalau irudiak" Arantzazun

Frankismo betean, garrantzitsua zen kalean egotea, arnasbide bakarra zen askorentzat zentsura gainditu eta euskara hutsean kantatzeko. 1972an, Hego Euskal Herriko frankismoaren azken urte gogorretan, hiru protagonista nagusi agertzen dira abestiaren hitzetan:[12][6]

  • Jorge Oteiza ('Gorka') eta bere pentsaera. "Hartu behar det zintzela / Kanta zaharren baimena / Noiz arte ez dakiat / Hau nere herri maitea / Hau nere herri torpea"
  • Arantzazuko Santutegiko frisoko hamalau apostoluak. 'Gorkaren hamalau irudiak / Hamalau atetikan karrasi / Hamalau harri ixil-ixil bilutsik / Harriaren hutsetik oihuka / Harriaren tartetik kantari'
  • Kezka euskararen galeraz "Noiz arte, noiz arte / Noiz arte lo zorroan / Noiz arte iji-ajan / Nortasuna galduta? / Ez degu behin ikasten / Arima malda beheran / Arima behin galduta / Nor gera euskaldunak?"
  • Androkanto abestia
  • Jorge Oteiza
  • Oteiza apostoluen eskulturekin (1968)
    Oteiza apostoluen eskulturekin (1968)
  • 14 apostoluak.
    14 apostoluak.
  • Euskara galera mendeetan zehar.
    Euskara galera mendeetan zehar.

Honela hasi eta bukatzen dira Luis Romerok idatzi zituen hitzak:[12][6]

« ANDROKANTO

Entzun nahi duenentzat hamalau
Gorkaren irudiak salatzen
Hamalau atetikan karrasi
Hamalau harri ixil-ixil bilutsik
Harriaren hutsetik oihuka
Harriaren tartetik kantari
Nora zoazte gogorrak
Oharrak aditu gabe?

[...]

Noiz arte, noiz arte
Noiz arte lo zorroan
Noiz arte iji-ajan
Nortasuna galduta?
Ez degu behin ikasten
Arima malda beheran
Arima behin galduta
Nor gera euskaldunak?

»

Luis Romero Eskamendi


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Eskutari» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  2. Treku, Joxelu. (2017). Doinu zaharren haritik euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017) /. Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, ISBN 978-84-697-3146-8. (kontsulta data: 2024-07-08).
  3. a b Treku, Joxelu. (2017). Doinu zaharren haritik euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017) /. Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, ISBN 978-84-697-3146-8. (kontsulta data: 2024-07-08).
  4. Treku, Joxelu. (2017). Doinu zaharren haritik euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017) /. Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, ISBN 978-84-697-3146-8. (kontsulta data: 2024-07-08).
  5. (Gaztelaniaz) Los Santos Uhide, Miguel. «Escolanía de la Ciudad Laboral Don Bosco, de Rentería» Miguel Los Santos Uhide - Mis cosas (kontsulta data: 2024-12-10).
  6. a b c Apaolaza Avila, Urko. (2020-11-08). «Iluntasunaren aurrean, kantuaren arnasa» Argia (kontsulta data: 2024-04-24).
  7. a b Agote, Gontzal. «Oskarbi» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-25).
  8. «Eskutari» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  9. «Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  10. «Kantua zuei» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  11. «Esperantzari leiho bat - Hitzak» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-06-08).
  12. a b «Androkanto» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]