Estós harana

Koordenatuak: 42°42′N 0°30′E / 42.7°N 0.5°E / 42.7; 0.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Estós harana
Datu orokorrak
Garaiera1.400 m
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak42°42′N 0°30′E / 42.7°N 0.5°E / 42.7; 0.5
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Comarca of AragonRibagorza
UdalerriaBenasque-Benás

Estós harana (benasqueraz Vall d'Estós edota Ball d'Estós) Erdialdeko Pirinioetako hegoaldeko isurialdean dagoen haran bat da, Aragoiko Huescako probintziaren iparraldean eta Ribagorza eskualdean.

Benasque haranaren ipar-mendebaldean dago, Posets-Maladeta Parke Naturalaren barnean. Glazial jatorriko haran honen iparraldean Perdiguero (3.221 m.) mendia dago, eta hegoaldean Posets (3.375 m.). Harana mendebalde-ekialdeko norantzan kokatua dago, 12 kilometro inguruko luzera du, eta bere ibarrean Estós ibaia igarotzen da, Ésera ibaiaren ibaiadarra dena. Haranean Clarabides, Gías eta Oô mendiak ere badaude, Frantziako mugan. Haranaren bataz-besteko garaiera 1.400-3.375 metro artean dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Aragoi
Artikulu hau Aragoiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.