Estado Aragonés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estado Aragonés
Siglak: EA
Alderdiburuak: Gaspar Torrente (Presidentea)
Iraupena: 1933 - 1937
Ideologia: Nazionalismo aragoiarra
Egoitza Nagusia: Bartzelona
Gazte Erakundea: Los Almogávares

Estado Aragonés (EA) 1933ko abenduan Bartzelonan sortutako alderdi politiko nazionalista aragoiarra izan zen. Alderdikide batzuk Unión Aragonesista alderditik zetozen eta Ribagorzakoak ziren.

Gaspar Torrente alderdiko presidentea zen eta bere militanteen artean Emilio Jover eta Miguel Alcubierre aurkitzen ziren. Bere gazte erakundea, Luis Porték zuzendua, Juventud de Estado Aragonés 'Los Almogávares' zen, eta 1934ko urriaren 6an Lluís Companysen Kataluniar Errepublikaren aldarrikapenari babesa eman zioten. Ondorioz, beren egoitza itxi zieten eta 1936 arte jarduerarik gabe egon ziren. Egoitza berriz ireki zutenean Miguel Alcubierre hautatu zuten gazte erakundearen buru izateko. Honek, Aragoiko autonomiaren sorreraren aldeko kanpaina hasi zuen, ezkerreko alderdi politiko errepublikarretan zabaldu zena alegia.

Kanpaina horren emaitza Caspen (Zaragoza) 1936ko maiatzaren 1tik 3ra arte ospatu zen Biltzar Autonomista izan zen. Gaspar Torrente biltzar horren buru izan zen eta Aragoiko Autonomia-Estatutuaren aurreproiektua egin zuten. Estado Aragonés 1937ra arte aktibo egon zen, eta ondoren desagertu egin zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]