Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Silikato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Silikatoen oinarrizko tetraedroa

Silikatoak mineral talderik zabalena da. Silizio atomoak eta berau inguratzen duten 4 oxigenoak sortzen duten silika anioa (tetraedro itxurakoa) elkartzen da beste elementuekin mineralak sortzeko. Tetraedroen lotura motaren arabera sailkatzen dira silikato ezberdinak.

Lurrazalaren %95a osatzen du mineral talde honek; feldespatoek %60 baino gehiago dira, eta kuartzoak %10 baino zertxobait gehixeago. Silikatoak arroka igneoetan oso ugariak dira, baita nahiko ugariak ere arroka metamorfikoetan eta sedimentarioetan. Silikatoen kopuru txiki bat oso arrunta den bitartean, kopuru zabal bat topatzeko arraroa da.

Kristal egituran oinarrizko banako bat ageri du: SiO4 tetraedroa. Silizio ioia tetraedroaren erdian kokatzen da eta oxigeno ioiak erpinetan. Tetraedroak elkarrekin elkartzen dira oxigenoen arteko lotura bidez; tetraedro horiek elkartzeko eraren arabera silikato mota desberdinak eratzen dira: tektosilikatoak, filosilikatoak, inosilikatoak, ziklosilikatoak, sorosilikatoak eta nesosilikatoak. Egitura horien zirrikituetan ioi metalikoak (Fe, Mg, Ca, K eta Na) kokatzen dira. Silikato baten egiturak erabat baldintzatzen du bere kimika osaera eta tasun fisikoak. Horrela, mika mineral ezaguna xafletan agertzen da izadian eta piroxenoak prisma eran, baina denak silikatoak dira. Silikato naturalen artean hauek dira nagusiak: talkoa, buztinak, feldespatoa, mika eta beriloa. Sintesi bidez lortzen den silikato ezagunena sodio silikatoa da (uretan urtzen den beira). Silikatoek hainbat erabilera dituzte: ur gogorrak tratatzeko, zementuak ekoizteko, paperak estaltzeko, azidotasunaren aurka, etab[1].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silikatoak elkartzeko eraren arabera honako talde ezberdinetan sailkatzen da:

Silizio (Si) atomo batez eta lau oxigeno (O) atomoz osatutako molekula egitura dute. Molekula hauek tetraedro itxura dute, eta haien artean banatuta daude. Olibinoa, granatea, andaluzita eta topazioa dira talde honetako ezagunenak.

Si2O7 formula daukaten silikatoak dira. Tetraedroak guztiz aske eta isolatuak daude daude beste elementuekin lotzeko.

Eraztun itxura daukate eta SixO3x forman elkartzen dira bere tetraedroak.

Inosiliaktoak sinpleak direnean, SiO3 kate mugagabeetan lotzen dira eta inosilikato kate bikoitzak direnean berriz, Si4O11 kateetan.

Filosilikatoak bere egituran, espazioko bi norantan dimentsionaltasin infinitolo tetraedro geruzak ditu. Hau, exfoliazio basal perfektu bat eratzen duen egitura orritsu eta ezkatatsuaren ondorioa da.

Lurrazaleko talderik ugariena da, izan ere, lurraren %64a tektosilikatuz osatuta dago.Mineral talde honen arruntenak, feldespatoa eta kuartzoa dira. Bere egitura 3 dimentsioko tetraedroen sare infinito bat da, non lau erpinak partekaturik agertzen diren lotura sendoak osatuz.

Siliko-oxigeno tetraedroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetraedro egitura

Silikato guztiek oinarrizko osagai berdina daukate, siliko-oxigeno tetraedroa hain zuzen ere (tetra = lau; hedra = oinarria). Siliziozko ioi txikiago bat inguratzen duten lau oxigeno ioietan oinarritzen den estruktura bat da. Siliko-oxigeno tetraedroa -4 kargadun ioi konplexu bat da; .

Naturan, tetraedro hauek konposatu neutroak osatzeko modu errezenetarikoena karga positiboko ioien adizioa da. Modu honetan, kimikoki egonkorra den estruktura bat eratzen da, katioien bidez loturiko tetraedro estruktura hain zuzen ere.

Beste silikato batzuen egiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetraedroak sortzeko kontrako karga elektrikoa ematen duten katioiek sortzen dituzten loturez gain, tetraedroak beraien artean lotu daitezke hainbat konfigurazio sortuz. Adibidez, tetraedroak lotu daitezke kate bakunak, bikoitzak eta xafla estrukturak sortzeko. Konfigurazio horietako tetraedroen arteko loturak sortzen dira tetraedroen silizio atomoak oxigeno atomoak konpartitzen dituztelako. Silizio atomoa lau oxigeno ioi handiagoz inguratuta dago eta ioi hauetatik bi, siliziorekin lotura osatzen dute eta aldiz beste biak ez dira konpartitzen. Ondorioz, tetraedroak batzen dira oxigeno ioiak konpartitzen direlako, horrela kate estruktura sortzen da.

Hiru silikato kate mota; 1 Kate bakuna 2 Kate bikoitza 3 Xafla estruktura

Xafla estrukturan silizioa inguratzen duten oxigeno ioi gehiago konpartitzen dira, baina ioi bakartiak badaude. Aldiz, oxigeno ioi guztiak konpartitzen dituzten estrukturak existitzen dira, hauek estruktura tridimentsionalak dira.

Oxigeno eta silizio ioien proportzioa aldakorra da estrukturaren arabera. Tetraedro isolatuan 4 oxigeno ioi daude silizio ioi bakoitzerako, kate bakunan, oxigeno silizio proportzioa 3:1 da eta estruktura tridimentsionalean 2:1. Ondorioz, silizio portzentaia altuagoa izango da oxigeno ioi gehiago konpartituz gero. Silikatoak deskribatzen dira silizio eduki "altua" edo "baxua" -ren arabera, oxigeno silizio erlazioaren bidez. Silizioaren edukiaren diferentzia oso garrantzitsua da; adibidez arroka igneoak aztertzerakoan.

Silikato egituren muntaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silikatoen egitura gehienak, horien artean kate bakunak eta bikoitzak, ez dira konposatu kimiko neutroak. Baina tetraedro indibidualean bezala, egitura horiek, katioi metalikoen inklusioekin neutralizatuta daude. Silikatoen egiturak lotzeko gehien erabiltzen diren katioiak honako hauek dira: burdina (Fe), magnesioa (Mg), potasioa (K), sodioa (Na), aluminioa (Al) eta kaltzioa (Ca). Katioi horietako bakoitzak, erradio atomiko eta karga desberdina dauka. Normalean, gutxi gora behera tamaina berdina duten ioiak, beraien artean ordezkatu daitezke. Adibidez, burdinaren ioia (Fe2+) eta magnesioarena (Mg2+) antzeko tamaina dutenez, beraien artean ordezkatu daitezke mineralaren egitura aldatu gabe, eta gauza bera gertatzen da kaltzio eta sodioaren artean. Gainera, askotan, aluminioak silizioa ordezten du siliko-oxigeno tetraedroan.

Erradio ionikoak.

Silizio egiturek, katioi desberdinak loturaren leku jakin batean egokitzeko duten ahalmenari esker, mineral zehatz baten ale indibidualek, zenbait elementuen kantitate aldagarriak izan ditzakete. Horren ondorioz, mota horretako mineralak, parentesiak dituen formula kimiko baten bidez adierazten dira. Parentesi horiei esker, mineral horien osagai aldagarria zein den zehazten da. Adibide egoki bat olibino minerala da, bere formula kimikoa honako hau da: (Mg, Fe)2 SiO4 , beraz, magnesio/ burdinaren silikatoa da. Formulan ikusten den bezala, olibinoaren kasuan, magnesio eta burdinaren katioiak beraien artean ordezkatu daitezke modu librean. Alde batetik, olibinoak burdina eduki dezake, magnesiorik gabe, kasu horretan, Fe2 SiO4 edo silikato ferriko esaten zaio. Beste aldetik, olibinoa burdinik gabe egon daiteke naturan, eta kasu horretan, Mg2 SiO4 edo magnesiozko silikato deitzen zaio. Horren ondorioz, olibinoak, beste silikato ugari bezala, mineral familia bat balitz bezala jokatzen du. Ordezkapen batzuetan trukatzen diren ioiak, ez dute karga elektriko berdina. Adibidez, kaltzioak( Ca2+) sodioa (Na+) ordezten duenean, egiturak karga positibo bat irabazten du. Naturan, ordezkapen horiek silizioaren (Si4+) eta alumunioaren ( Al3+) arteko aldibereko ordezkapenak eginez gertatzen dira, eta horrela konposatuaren neutraltasuna mantentzen da. Hau, plagioklasa izeneko feldespatoan gertatzen da, lurrazalean dagoen mineral familia ugarienaren partaidea dena. Feldspato taldearen barruan, espezie desberdinak daude. Garrantzitsuenak, kaltzio-aluminiozko silikatoa edo anortita ( CaAl2Si2O8) eta sodio-aluminiozko silikatoa edo albita ( NaAlSi3O8) dira.

Lotura kimikoak kontuan hartuz, silikatoen egiturak aztertu daiezke. Dakigunez, silikatoa osatzen duten elementu nagusien artean, oxigenoa baino ez da anioia, beraz, karga negatiboa dauka. Kontrako karga duten ioiak elkar erakartzen direnez, eta karga berdinekoak aldentzen direnez, silikatoen egiturak lotuta mantentzen dituzten lotura kimikoak, oxigenoaren eta kontrako kargako katioien artean gertazen dira. Horren ondorioz, katioiak oxigenotik ahal den gertuen eta beraien artean ahal duten distantzia handiena utziz kokatzen dira. Silizioaren tamaina txikia eta karga handia (+4) dela eta, siliziozko katioiak lotura sendoenak osatzen ditu oxigenoarekin. Aluminioak, berriz, indar handiagoarekin lotzen da kaltziora, magnesiora, burdinara, sodiora edo potasiora, oxigenora baino. Hala ere, zenbait alderdietan, aluminioak silizioaren antzera jokatzen du, egitura tetraedriko basikoaren ioi zentrala izanik.

Silikato gehienek, erdialdean silizio edo aluminio katioi bakarra dute, eta haren inguruan, oxigenoaren lau anioi daude. Tetraedro horiek, askotan partekatutako oxigeno atomoen bidez lotzen dira, beste silikato egiturak osatzeko. Azkenik, gainerako katioiak silikato egituren oxigeno atomoekin lotzen dira, egitura kristalino konplexuenak osatzeko.

Silikato arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silikatoak lurreko mineral talderik ugariena da eta horien osagai basikoa silikato ioia ( SiO44-) da. Silikato talde garrantzitsuenak ondoko taulan agertzen dira:

Mineralaren izena Formula Esfoliazioa Silikatoen egitura
Olibinoa Ez Tetraedro bakuna
Piroxenoak Bi plano angelu zuzenean Kate bakunak
Anfibolak Bi plano 60º-tara eta 120º-tara Kate bikoitzak
Mikak: 1.Biotita eta 2.Moskobita 1.

2.

Plano bakarra Laminak
Feldespatoak: 1.Ortosa eta 2.Plagioklasa 1.

2.

Bi plano 90º-tara 3D-ko sareak
Kuartzoa Ez 3D-ko sareak

Feldespatoak silikato ugarienak dira, lurrazalaren %50 baino gehiago osatzen dute. Kuartzoa, lurrazaleko bigarren mineral ugariena, bere osotasunean silizioz eta oxigenoz osatutako mineral bakarra da. Taulan ikusten den bezala, mineral talde bakoitzak ber egitura dauka, eta esfoliazioa izan dezake. Siliko-oxigeno loturak sendoak direnez, normalean silikatoak siliko-oxigeno egituren artean esfoliatzen dira. Adibidez, mikek egitura xaflakorra dute, eta horren ondorioz, plaka lauetan esfoliatu ohi dira. Kuartzoak, norabide guztietan indar berdineko siliko-oxigeno loturak dituena, ez dauka esfoliaziorik, baina hauskorra da.

Silikato gehienak, magma hozten den heinean kristalizatzen dira. Hozte-prozesu hori, lurrazaletik gertu , tenperatura eta presio baxuetan, edo sakonera handietan, tenperatura eta presio altuetan, gerta daiteke. Kristalizazioan zehar dagoen giroak eta magmaren konposizio kimikoak baldintzatzen dituzte sortuko diren mineral motak. Adibidez, olibinoa tenperatura altuetan kristalizatzen da eta kuartzoa, berriz, tenperatura baxuagoetan. Gainera, silikato batzuk lurrazalean osatzen dira silikato zaharragoen produktu meteorizatuetatik abiatuz. Beste silikato batzuk mendien sorrerarekin zerikusia duten muturreko presioen ondorioz sortzen dira. Beraz, silikato bakoitzaren egitura eta konposizio kimikoari esker, silikato horiek zer motatako baldintzetan sortu diren jakin daiteke.

Silikato argiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silikato argiak edo ez-ferromagnesianoak gehienetan kolore argia eta 2,7 inguruko pisu espezifikoa dute, silikato ferromagnesianoena baino txikiagoa. Diferentzia hauek burdina (Fe) eta magnesioaren (Mg) presentziaren menpekoak dira. Silikato argiak aluminio (Al) , potasio (K) , kaltzio (Ca) , eta sodioaren (Na) kantitate aldakorrak dituzte, baina ez dute ia Magnesiorik ezta burdinik.

Ortosa minerala.

Feldespatoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mineral talde ohikoena da feldespatoa, presio eta tenperatura tarte zabalean sortu daitezke (honek bere ugaritasuna azaldu dezake). Bi exfoliazio plano dituzte, 90º -tan mozten direnak, nahiko gogorrak dira (Mohs-en eskalan 6) eta bere disdira beirakara edo perlatsua da. Arroka baten osagai bezala, feldespatoak identifikatu daitezke forma angeluzuzenarengatik eta aurpegi disdiratsuak nahiko leunengatik.

Feldespatoen egitura silizio atomoak oxigeno atomoak konpartitzean sortzen den sare tridimentsional bat da. Gainera, feldespatoaren egituran silikatoen erdia edo laurdena aluminioagatik ordezkatuta egon daiteke. Sortutako karga ezberdintasuna potasio,sodio eta kaltzio ioiek inklusioekin orekatu daiteke. Potasio ioiaren ezberdintasuna beste biekiko, egitura ezberdinak osatzen ditu. Lehenengoa, feldespato potasikoa da eta potasio ioiak edukitzen ditu bere egituran (ortosa eta mikroklina dira feldespato komunean dauden ohiko mineralak). Krema kolorekoa edota arrosa kolorekoa izan daiteke. Bigarrena, plagioklasa da eta txuri-grisa da. Kolorea ezin da erabili bi talde hauek ezberdintzeko bitarteko bezala. Feldespatoa K eta plagioklasa desberdintzeko modu bakarra estriazioak bilatzea da (marra paralelo finak dira). Estriazioak plagioklasen esfoliazio plano batzuetan aurkitzen dira, baina ez ditugu aurkituko feldespato potasikoan.

Kuartzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuartzoa.

Silizio eta oxigono atomoez osatuta dagoen silikato bakarra da, , silize izenarekin ezagutzen da. Kuartzoaren egituran silizio-oxigeno proportzioa 2 oxigeno ioi silizio ioi bakoitzeko da. Ez ditu ioi positiboen beharrik neutralizazioa lortzeko.

Si-O lotura guztiak berdinak dira norabide guztietan egitura tridimentsional oso trinkoa osatuz. Horrenbestez, kuartzoa gogorra da (7 graduko gogortasuna du Mohs-en eskalan) eta ez du esfoliaziorik. Apurtzean haustura konkoidala erakusten du. Purua bada, gardena da eta interferientziarik gabe kristalizatzen bada muturretan forma piramidalak dituzten kristalak osatzen ditu.

Askotan aldiz, inklusioak eta kolore asko erakusten ditu beste ioien ez-purutasunengatik eta ondorioz, esfoliazioa ez da ona. Kuartzo barietate ohikoenak txuriak, grisak, arrosak, moreak edota gardenak dira.

Bi kuartzo forma existitzen dira bere egituraren arabera: cuarzo-α eta cuarzo-β.​ Kuartzo-α edo kuartzo baxua egitura trigonala dauka eta 573 °C-ko tenperaturak jasan ditzake.​ Kuartzo-β edo kuartzo altua egitura hexagonala du.​​ 867 °C-ko tenperaturetan kuartzo-βa tridimitan transformatzen da, beste silize minerala.

Moskobita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miken taldeko ohiko minerala da, filosilikatoa, eta xafla egitura du. Bere kolorea argia da eta disdira perlatsua du. Beste mikak bezala, moskobitak oso esfoliazioa ona du norabide bakarrean. Erdi aroan leihoetan beruna bezala erabiltzen zuten, izan ere xafla finetan gardena da. Moskobita oso disdiratsua denez askotan identifikatu daiteke arroka batean disdirarengatik. Adibidez, hondarran ikus daiteke disdira hare pikorren artean.

Bere izena 1850 jarri zen Moscoviarengatik , errusiako lurralde baten izen zaharra. Bertan, moskobita beruna bezala erabiltzen zen eta "Moskoviako kristala" bezala ezaguna zen. Gazteleraz bere sinonimoa antonita da, bainza ez da hainbeste erabiltzen.

Moskobita.

Barietate nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alurgita
  • Astrolita
  • Oellacherita
  • Chacaltaita
  • Damourita
  • Fuchsita edo cromo-moscovita
  • Gilbertita
  • Litio-moscovita
  • Fengita
  • Mariposita

Buztin mineralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztina.

Buztina xafla egitura duten mineral konplexuak deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Buztin mineralak oso pikor finak dituzte eta bakarrik ikusi daitezke mikroskopioaren bidez. Filosilikatoa da. Beste silikatoen meteorizazio kimikoaren produktu dira. Horrenbestez, lur azaleko materiala osatzen duten portzentai handia dira buztin mineralak. Butzin mineralak arroka sedimentarioen bolumenaren erdia dira. Hauek bustita daudenean textura karakteristikoa dute, xafla egitura eta geruzen arteko lotura ahulengatik sortzen dena. Buztin mineralak ohikoak dira pizarretan, lutitetan eta beste arroka sedimentarioetan. Oso pikor finak dituzte, baina oso geruza lodiak eta estratoak sor ditzazkete.

Butzin mineralen artean ohikoenetako bat kaolinita da, portzelana eta paper "satinatua" egiteko erabiltzen da. Gainera buztin mineral batzuk ur kantitate handiak xurgatzen dituzte eta puxtu egiten dira. Mundu komertzialan adibidez, batidoak loditzeko aditibo moduan erabiltzen da.

Silikato ilunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olibinoa

Silikato ilunak edo ferromagnesianoak (ferro = burdina) bere egituran burdin (Fe), magnesio (Mg) edo bi ioiak dituzten mineralak dira. Daramaten burdina dela eta, silikato ferromagnesianoek kolore iluna daukate, eta silikato ez ferromagnesianoek baino pisu espezifiko handiagoa daukate (3.2 et 3.6 artean). Silikato ilun arruntenak olibinoa, piroxenoak, anfibolak, mika beltza (biotita) eta granatea dira.

Olibinoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olibinoa, tenperatura altuko familia bat da zeinen koloreak beltzaren eta oliba berdearen artean ozsilatzen duen, beira disdirakoa eta haustura konkoidearekin. Gainera, kristal sistema ortorrombikoko neosilikatoak dira. Bere formula da, non X burdina, magnesioa, manganesoa edo nikela diren, beste batzuen artean. Kristal handiak garatu ordez, olibinoek kristal txiki eta borobilduak eratzen dituzte, ondorioz, minerala daramaten arrokek itxura pikortsua daukate. Tetraedro bakartiz osatuta dago, magnesio eta burdin ioiez elkartuta daudenak, oxigeno eta magnesio atomoak elkartzea ahalbidetzen duen forma batean. Modu honetan sortutako sare tridimentsionalaren lotura ahulak lerrokatuta ez daudenez, ez dauka esfoliaziorik.

Gero eta burdin gehiago izan, orduan eta lodiagoa izango da olibinoa. Kolorearen arabera, burdin gutxiago duten minetalak (%12-15) kolore argiagokoak eta berdekoak dira, eta fayalitan aberatsak diren olibinoak berriz, kafe edo kolore beltzekoak izan ohi dira. Magnesioan aberatsa den olibinoa aipagarria da lurreko mantuaren osagai nagusia delako.

Olibino taldeko mineralak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaltzioolibinoa
  • Fayalita
  • Forsterita
  • Glaukokroita
  • Kirschsteinita
  • Laihunita
  • Liebenbergita
  • Monticellita
  • Roepperita
  • Tefroita

Piroxenoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piroxenoak ( piro=sua; xeno=arraroa), mantuaren gai garrantzitsuenetariko mineral konplexuak dira eta arroka igneo eta metamorfikoren atal garrantzitsuak dira. Bere formula, da, non X kaltzioa (Ca), sodioa (Na), burdina+2 (Fe2+), manganesoa (Mn), litioa (Li) edo magnesioa (Mg) den eta Y berriz, kromoa (Cr), aluminioa (Al), burdina+3 (Fe3+), burdina2+ (Fe2+), magnesioa, manganesoa edo titanioa (Ti) den. Haien kimikaren arabera ezberdintzen diren iroxenoen artean, nahaskortasun handi bat dago. Arruntenak, burdiean, magnesioa eta kaltzioan aberatsak direnak dira.

Augita

Beira distira daukate eta ez dute azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen. Burdindun piroxenoak ilunak dira eta burdin gabekoak berriz txurixkak, grisak edo berde argiak. Bere itxuran eta kimikan anfibolaren antzekoak dira, baina piroxenoek ez daukate hidroxidorik (OH) bere kristal egituran. Bere simetriaren arabera, piroxenoak bi taldetan banatzen dira; ortopiroxenoak (kristal-sistema ortorronbikoa daukatenak) eta klinopiroxenoak (kristal-sistema monoklinikoa daukatenak)

Taldekide arruntena augita da, mineral beltza eta opakua da, ia-ia 90ºtan mozten duten exfoliazio bidimentsionala daukana. Magnesio eta burdinez loturiko tetraedroz osaturiko kristal egitura dauka. Siliko-oxigeno loturak silikatoak lotzen dituzten loturak baino gogorragoak direnez, augita silikato kateengan paraleloki esfoliatzen da. Augita basaltoaren mineral nagusienetakoa da.

Piroxeno taldeko mineralak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klinopiroxenoak:

  • Aegirina
  • Augita
  • Klinoestatita
  • Klinoferrosilita
  • Diopsidita
  • Essenita
  • Hedenbergita
  • Jadeita
  • Jerbisita
  • Johannesita
  • Kanoita
  • Kosmoklorita
  • Kushiorita
  • Namansilita
  • Natalyta
  • Petedunnita
  • Pigeonita
  • Espodumena

Ortopiroxenoak:

  • Donpeakorita
  • Enstatita
  • Ferrosilita

Anfibolen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anfiibolak, inosilikato taldeko mineral multzo batzuk dira. Bere izena grekoko αμφιβολος - amphibolos hitzetik dator eta anbiguoa esan nahi du, mineral hauek erakusten duten konposizio eta itxura ezberdinen ondorioz.

Kimikoki, kaltzio, magnesio eta burdin metasilikatoak dira. Bere estrukturan siliko-oxigeno tetraedroak ditu, kate bikoitz luzeez loturikoak. Bere formula kimikoa da, R metal ezberdinak izanik.

Magnesio-horblenda

Talde honetako mineralik arruntena, horblenda da eta anfibolen taldekideen artean, egitura kimiko konplexuena daukana da. Horblendak, kolore berde iluna edo beltza izan ohi du eta bere exfolazio angeluetaz gain (60° eta 120°koak gutxi gora behera) augitaren antzekoa da. Tetraedroen kate bikoitzak ematen dio exfoliazio berezi hau horblendari. Arroka batean, horblendak kristal luzangak eratzen ditu eta horrela, piroxenotik bereiz ditzakegu, kristall zapalduak eratzen ditu eta. Batez ere arroka kontinentaletan aurkitzen da, non arroka argien zati beltz bezala jokatzen duen.

Anfibolen taldeko mineralak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnesio, manganeso, burdin eta litio klinoanfiboleak:

  • Klinoferroholmquisita
  • Cummingtonita edo Antholita
  • Grunerita
  • Manganocummingtonita edo Tirodita
  • Manganogrunerita

Kaltzio Klinoanfiboleak:

  • Aktinolita
  • Barroisita
  • Cannilloita
  • Edenita
  • Ferroaktonolita
  • Ferroedenita
  • Ferritschermakita
  • Ferrobarroisita
  • Ferrohorblenda
  • Ferrokaersutita
  • Ferropargasita
  • Ferrorichterita
  • Ferrotschermakita
  • Ferrowinchita
  • Fluorocannilloita
  • Fluoroedenita
  • Fluoropotasicrichterita
  • Hastingsita
  • Kaersutita
  • Katoforita
  • Magnesiohastingsita edo Tibergita
  • Magnesiohorblenda
  • Magnesiokatophorita
  • Magnesiosadanagaita
  • Magnesiotaramita
  • Pargasita
  • Parvomanganotremolita
  • Ferrisadanagaita potasikoa
  • Pargasita potasikoa
  • Richerita edo Isabellita
  • Tremolita, Kalamta, Peponita edo Sebesita
  • Tschemakita
  • Eckrita edo Winchita

Sodio klinoanfiboleak:

  • Aluminotaramita

Magnesio, burdin, manganeso eta litio ortoanfiboleak:

  • Antofilita
  • Ferroantofilita
  • Ferrogedrita
  • Gedrita edo bidalotita
  • Holmquisita
  • Protoferroantofilita
  • Protomanganoferroantofilita
  • Ferroanfofilita sodikoa
  • Ferrogedrita sodikoa
  • Antofilita sodikoa
  • Gedrita sodikoa

Biotiten taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biotita hexagonala
Biotita kubikoa

Biotita, silikatoen mineral multzo bat da, nahiz eta 1998an IMAk (International Mineralogicak Association) biotita mineral bezala ez kontsideratu. Kimikoki aluminio eta burdin filosilikatoa da, mikaren taldekoa, eta bere formula kimikoa da eta ordezkatuz, talde honetako mineral batzuk aurki ditzakegu; Lepidomelana (FeO ordezkatuz), Manfanofilita (Mn ordezkatuz), Wodanita (Ti ordezkatuz), Natrobiotita (Na ordezkatuz), Hendricksita (Zn ordezkatuz)

Kolore beltz distiratsua dauka, beste mineral ferromagnesiano ilunetatik ezberdintzen duena. Beste mikak bezala, orri-egitura dauka eta honek norabide bakarreko esfoliazio perfektua errazten du. Horblenda bezala, biotita arroka kontinentalen mineral arrunta dam hauen artean granitoa (arroka igneoa).

Biotiten taldeko mineralak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anomita
  • Barian-Titan biotita
  • Chrom biotita
  • Chromian biotita
  • Eastonita
  • Heterofilita
  • Manganofilita
  • Mg(T) mika
  • Natronbiotita
  • oxybiotita
  • Rubellan
  • Titanbiotita
  • Titanian biotita

Granateen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granateak, erdi arotik eraboilitako mineral batzuk dira. Haien artean, propietate fisiko antzekoak dituzte baina konposizio kimiko ezberdina dute, Espezie ezberdink piropoak, almandinoak, espesartina, grosulariak, ubarobitak eta andraditak dira.

Granatea

Bere formula kimikoa da. X-ean, 2 balentziadun katioiak ipintzen dira (Ca2+, Mg2+, Fe2+) eta Y-an berriz, 3 balentziadun katioialk (Al3+, Fe3+, Cr3+) estruktura oktraedral edo tetraedral batean. Granateak normalean dodekaedroetan kristalizatuak agertzen dira baina posiblea da trapezoedroetan aurkitzea.

Granatea, olibinoaren antzekoa da, bere estruktura ioi metalikoz loturiko tetraedroek osatzen dute. Olibinoa bezala, granateak beira distira dauka, ez dauka exfoliaziorik eta haustura konkoidala dauka. Granateek kolore asko izan arren, marroiaren eta gorri ilunaren artean oszilatzen dute mineral hauek. Normalean arroka metamorfikoetan aurkitzen diren kristal ekidimentsionalak eratzen ditu granateak, Granateak gardenak direnean, harri bitxiak bezala erabili daitezke.

Granateen taldeko mineralak[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Almandinoak
  • Piropoak
  • Espesartinak
  • Grosulariak
  • Ubarobitak
  • Andraditak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silikato Aldatu lotura Wikidatan