Esther Vera i Garcia
Esther Vera i Garcia | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
2016ko urtarrilaren 4a - ← Antoni Bassas, Ignasi Aragay | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Esther Vera i Garcia | ||
Jaiotza | Badalona, 1967ko azaroaren 21a (57 urte) | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta politologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Diari Ara | ||
Esther Vera i García (Badalona, 1967ko azaroaren 21a) kataluniar kazetaria eta politilogoa da, nazioarteko harremanetan berezitua.[1] 2016ko urtarriletik Ara egunkariko zuzendaria da.[2]
Catalunya Ràdio irratian hasi zen kazetari, Parisen berriemaile-lanak eginez. Ondoren, Avui egunkariaren Washingongo berriemailea izan zen. Bertatik ComRàdio irratia eta idatzizko beste hedabidekin ere kolaborazioak egiten zituen noizbehinka. 2000tik 2004ra TV3 telebistan egin zuen lan Mon 33 izeneko albistegiko editore eta aurkezle. Urte horietan zehar ere, Bartzelonako eta Columbiako Unibertsitateek elkarrekin eman zuten BCNY Kazetaritza Masterraren irakaslea izan zen. 2004an 24h CNN + albiste telebista kateko eta Cuatro telebista kateko albistegietako ordezkaria izan zen Katalunian.[3] 2008 eta 2011 bitartean El País egunkariaren Kataluniako edizioarekin lankidetzan aritu zen. 2011ko urtarriletik Andreu Mas-Colell Kataluniako Generalitateko Ekonomia eta Ezagutza sailburuaren aholkulari berezia eta kabinete burua zen[1] eta Kataluniako ekonomia eta Kataluniako Gobernuaren nazioarteko jardueren berriak zabaltzeaz arduratuz.
2016ko urtarriletik Ara egunkaria zuzentzen du.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La periodista Esther Vera, nueva directora del diario Ara» La Vanguardia 2015eko abenduaren 4a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 23a).
- ↑ (Katalanez) «Ara» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0519472.xml(Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 23a).
- ↑ (Katalanez) «Esther Vera, nova directora de l”Ara’» VilaWeb 2015eko abenduaren 4a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 23a).
- ↑ (Katalanez) Cot, Salvador. (2015eko abenduaren 3a). «Esther Vera, nova directora de l'Ara» El Món (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 23a).