Esztergom

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esztergom
 Hungaria
Esztergom infobox-1.jpg
Flag of Esztergom.svgBlasonHU-esztergom.svg
Administrazioa
Herrialdea  Hungaria
Probintzia Komárom-Esztergom
Izen ofiziala Esztergom
Postakodea 2500–2509
Geografia
Koordenatuak 47° 47′ 08″ N, 18° 44′ 25″ E / 47.785555555556°N,18.740277777778°E / 47.785555555556; 18.740277777778Koordenatuak: 47° 47′ 08″ N, 18° 44′ 25″ E / 47.785555555556°N,18.740277777778°E / 47.785555555556; 18.740277777778
Esztergom hemen kokatua: Hungaria
Esztergom
Esztergom
Azalera 100,35 km²
Demografia
Biztanleria 30.928 biztanle (2009)
Dentsitatea 308,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.esztergom.hu/
Frantziskotarren eliza

Esztergom Hungariako iparraldeko hiria da, Danubio ibaiaren ertzean, Eslovakiako mugatik hurbil dagoena; 30.928 biztanle (2009). Katolikoen gune garrantzitsua da. Bertan daude Hungariako basilikarik handiena, Esztergomgo basilika (1822-1831), Bakocz kapera (XVI. m.) eta Keresztény Múzeum (Kristauen Museoa). Artzapezpikuaren egoitza, Hungariako lehen gotzainaren egoitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esztergomen altxatzen zen Karlomagnoren Inperioaren ekialdeko azken gotorlekua, Österringen izena zuena. Han bizi izan ziren Hungariako lehen erregeak, Arpad dinastiakoak. Turkiarren mende geratu zen 1542. urtean eta Poloniako Joan III.a Sobieski erregeak hartu zuen 1683. urtean. Bigarren Mundu Gerran erabat suntsiturik geratu zen. Aro Modernoko pertsona garrantzitsuetako bat József Mindszenty artzapezpikua izan zen, paper handia jokatu baitzuen Bigarren Mundu Gerran. Sobietar gobernuak atxilo hartu eta torturatu egin zuen; 1956ko Hungariako Iraultza eta gero enbaxada iparramerikarrera ihes egitea lortu zuen. 1975ean hil zen; mundu osoko hungariarrentzat batasunaren eta itxaropenaren sinboloa izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esztergom Aldatu lotura Wikidatan