Eta Crucis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eta Crucis (η Cru / HD 105211 / HR 4616) Hegoaldeko Gurutzea izeneko konstelazioaren hegoaldereneko zatian dagoen izar bat da. +4,15 itxurazko magnitudekoa, gure Eguzki-sistematik 64 argi-urteko distantziara dago.

Eta Crucis sekuentzia nagusiko izar bat da, F2 espektru motakoa, 6950 gradu kelvineko tenperatura efektiboduna. Bere erradioa gure Eguzkiarena baino %30 handiagoa da, eta gure Eguzkiak baino metaltasun txikiagoa du (([M/H] = -0,29). 1,5 eguzki masako masa du, eta, gure eguzkia baino gazteagoa den arren, zenbait azterketek bere adina 1500 eta 2500 milioi urtetan zehazten dute.

Spitzer Espazio Teleskopioak duen MIPS tresnak gehiegizko erradiazio infragorria deteketatu du 70 pikometrotan, Eta Crucisetik datorrena. Honek, izarra inguratzen duen hautsezko disko zirkumestelar baten presentzia adierazten du, hauts partikulen tenperatura 70 kelvin baino gutxiagotan estimatuz. Gehiegizkotasun hau ez zuen aurretik IRAS sateliteak detektatu, Eta Crucis CL Crucis Mira izar aldagarritik nahiko gertu egotearen ondorioz, 2,4 arku minutura, iturri dizdiratsua infragorrian.