Etorkizuneko Tourra

Wikipedia(e)tik
Etorkizuneko Tour» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Etorkizuneko Tourra
Ezaugarriak
Data Iraila
Eskualdea Frantzia eta ondoko herrialdeak
Euskarazko izena Frantziako Tourra
Bertoko izena(k) Le Tour de l'Avenir
Modalitatea Errepidea
Antolatzailea ASO
Historia
Lehenengo edizioa 1961
Lehenengo irabazlea Italia Guido De Rosso
Garaipen gehien Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Serguei Soukhoroutchenkov
Amaierako edizioa Katalunia Marc Soler

Etorkizuneko Tourra (frantsesez: Tour de l'Avenir) Frantziako txirrindulari lasterketa bat da, Frantziako Tourraren oso antzekoa, ia ibilbide berdina duena, baina amateur eta semiprofesionalentzat egina dagoena. Felice Gimondi, Joop Zoetemelk, Greg Lemond, Miguel Indurain eta Laurent Fignon, besteak beste, izan dira Etorkizuneko Tourraren irabazle.

Lasterketa 1961ean sortu zuen Jacques Marchandek, L'Equipe aldizkariko editorea,[1] eta hastapeneko helburua Sobietar Batasunetik eta herrialde komunistetatik txirrindulari profesionalak ez zituzten taldeak erakartzea zen gero Frantziako Tourrean sartzeko. 1967 bitarte, Tourraren egun berdinetan jokatzen zen eta etapen zati batzuk berdinak izaten ziren ere. 1968tik aurrera, irailean jokatzera pasa zen eta Tourretik berezitu egin zen.[2] Bere ibilbidean, izen desberdinak hartu ditu: Etorkizuneko Sari Nagusia (1970); Etorkizunekok Peugeot Saria (1972-1979) eta Europar Komunitatearen Tourra (1986-1990). 1961etik 1980ra txirrindulari amauteurretara mugatua zegoen eta 1981ean profesionaletara ireki zen. 1992tik, 25 urtetik beherako guztientzat ireki zen, eta gaur egun, muga hori 23 urteetan dago.[3][4]

2017tik, lasterketa herrialdeen arteko lehiaketa bilakatu da. 2013an herrialde hauek hartu zuten parte: Frantzia, Herbehereak, Belgika, Norvegia, Alemania, Eslovenia, Erresuma Batua, Italia, Kazakhstan, Danimarka, Kolonbia, Australia, Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Ukraina, Espainia, Austria, Suitza, Letonia, gehi World Cycling Centreko nahas-mahas talde bat.

Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
Etorkizuneko Tourra
1961  ITA Guido de Rosso  EH Francisco Gabika  BEL Albert Van d' Huynslager
1962 Bandera de España Antonio Gómez del Moral  ITA Mario Maino  NLD Jan Janssen
1963  FRA André Zimmerman  SUI Rolf Maurer  FRA Raymond Delisle
1964  ITA Felice Gimondi  FRA Lucien Aimar Bandera de España Ginés García
1965 Bandera de España Mariano Díaz Bandera de España José Manuel López Rodríguez  SUI Paul Zollinger
1966  ITA Mino Denti  NLD Harry Steeevens Bandera de España José Gómez Lucas
1967  FRA Christian Robini  ITA Constantino Conti Bandera de España José Gómez Lucas
1968  FRA Jean Pierre Boulard  FRA Robert Bouloux  FRA Jean Pierre Parenteau
1969  NLD Joop Zoetemelk  EH Luis Zubero  SWE Gosta Pettersson
1970 Ez zen jokatu arazo ekonomikoak tarteko
1971  FRA Régis Ovion  NLD Fedor den Hertog  CZE Jiri Hava
1972  NLD Fedor Den Hertog  SUI Iwan Schmid  FRA Bernard Bourreau
1973  ITA Gianbattista Baronchelli  AUT Wolfgang Steinmayr  FRA Bernard Bourreau
1974 Bandera de España Enrique Martínez Heredia  AUT Wolfgang Steinmayr  ITA Gabriele Mirri
1975 Ez zen jokatu
1976  SWE Sven-Ake Nilsson  CZE Milos Hrazdira  NLD Henk Lubberding
1977  BEL Eddy Schepers  NLD Johan van der Velde  ITA Roberto Visentini
1978  SESB Sergéi Sujoruchenkov  SESB Ramazan Galetdinov  SESB Serguéi Morozov
1979  SESB Sergéi Sujoruchenkov  SESB Said Gouseinov  NOR Jostein Wilmann
1980  COL Alfonso Flórez  SESB Sergéi Sujoruchenkov  SESB Juri Kashirin
1981  FRA Pascal Simon  SESB Sergéi Sujoruchenkov  COL Patrocinio Jiménez
1982  USA Greg Lemond  GBR Robert Millar  COL Cristóbal Pérez
1983  GER Olaf Ludwig  FRA Jean-François Chaurin  NLD Maarten Ducrot
1984  FRA Charly Mottet  CZE Jiri Skoda  FRA Philipphe Bouvatier
1985  COL Martín Ramírez  FRA Eric Salomon  COL Samuel Cabrera
Europear Komunitateen Tourra
1986  EH Miguel Indurain  FRA Patrice Esnault  USA Alexei Grewal
1987  FRA Marc Madiot  FRA Laurent Bezault  Letonia Piotr Ugrumov
1988  FRA Laurent Fignon  FRA Gérard Rue  NOR Olaf Lurvik
1989  FRA Pascal Lino  FRA Laurent Bezault  FRA Denis Roux
1990  BEL Johan Bruyneel  FRA Martial Gayant  FRA Laurent Jalabert
1991 Ez zen jokatu
Etorkizuneko Tourra
1992  FRA Hervé Garel  FRA Jean-Philippe Dojwa  NLD Bart Voskamp
1993  FRA Thomas Davy  FRA François Simon  DEN Bo Hamburger
1994  ESP Ángel Casero  NLD Maarten Den Bakker  FRA Franck Bouyer
1995  FRA Emmanuel Magnien  FRA Christophe Moreau  FRA Laurent Roux
1996  EH David Etxebarria  RUS Serguéi Ivanov  BEL Glenn D'Hollander
1997  FRA Laurent Roux  USA Kevin Livingston  FRA Lylian Lebreton
1998  FRA Christophe Rinero  EH Txema del Olmo  FRA Thierry Loder
1999  EH Unai Osa  ESP David Latasa  USA Floyd Landis
2000  EH Iker Flores  FRA David Moncoutié  SUI Sven Montgomery
2001  RUS Denís Menshov  FRA Florent Brard  FRA Sylvain Chavanel
2002  RUS Yevgueni Petrov  FRA Pierrick Fédrigo  ESP David Muñoz Bañón
2003  EH Egoi Martínez  CRO Radoslav Rogina  FRA Samuel Dumoulin
2004  FRA Sylvain Calzati  SWE Thomas Lövkvist  FRA Christophe Le Mével
2005  DEN Lars Ytting Bak  FRA Christophe Riblon  KAZ Assan Bazayev
2006  ESP Moisés Dueñas  NLD Robert Gesink  BEL Tom Stubbe
2007  NLD Bauke Mollema  DEU Tony Martin  DEN André Steensen
2008  BEL Jan Bakelants  POR Rui Alberto Costa  FRA Arnold Jeannesson
2009  EH Romain Sicard  USA Tejay van Garderen  GER Serguéi Fuchs
2010  COL Nairo Quintana  USA Andrew Talansky  COL Jarlinson Pantano
2011  COL Esteban Chaves  CAN David Boily  ITA Mattia Cattaneo
2012  FRA Warren Barguil  COL Juan Ernesto Chamorro  ITA Mattia Cattaneo
2013  ESP Rubén Fernández  GBR Adam Yates  AUT Patrick Konrad
2014  COL Miguel Ángel López  AUS Robert Power  RUS Alexey Ribalkin
2015  CAT Marc Soler  AUS Jack Haig  RUS Matvei Mamykin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]