Eugenio Ibarzabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eugenio Ibarzabal
Eugenio Ibarzabal.png
Bizitza
Jaiotza Donostia1951ko martxoaren  6a (68 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, kazetaria eta idazlea

Eugenio Ibarzabal Aramberri (Donostia, 1951ko martxoaren 6a) euskal ekonomista, kazetaria eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia ikasketak egin zituen Bilbon, eta handik gutxira irratian eta prentsan lan egiten hasi zen, Deia eta Muga aldizkariei lotuta, gehienbat. Geroago politikan murgildu zen, lehenik Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren aholkulari tekniko bezala (1983) eta ondoren Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako idazkari nagusi bezala (1985). 1987an politika utzi eta telebistan hasi zen. El otro punto de Vista zuzendu zuen ETB2n eta Punto y Aparte saioko editore izan zen TVE1en. Saio horrek Ondas Saria jaso zuen 1989an. Urte berean Iceberg Prospectiva elkartea sortu zuen, iritzi publikoaren eta merkatuaren azterketara zuzendutako kabinetea. Kalitatearen Amerikar Elkarteko kide da. ISO kalitate-kontrolaren ziurtagiria jaso du, lehen aldiz pertsona bati eman zaiona. Bi liburu idatzi ditu: La pasión de mejorar eta Piensa bien y acertarás. 1994tik Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroetan kalitateari buruzko mintegia zuzentzen du. Gipuzkoa XXI foroaren koordinatzaile ere izan da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]