Juan Txurruka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Txurruka

Laurak bat.svg
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerkuntza Sailburua
1985 – 1987
Aurrekoa Juan Urrutia
Ondorengoa Jose Ramon Rekalde

Jaiotza 1923
Bilbo,  Bizkaia
Heriotza 2011ko urriaren 26a (88 urte)
?
Alderdi Politikoa EAJ
Lanbidea Irakasle

Juan Txurruka Arellano (Bilbo, 1923 - 2011ko urriaren 26 a) euskal politikari, legelari eta irakaslea izan zen[1][2].

Hamazortzi urte zituela Jesusen Lagundia sartu ondoren, zuzenbidea, filosofia (Valladolideko Unibertsitatea) eta teologia (Innsbruckeko Unibertsitatea) ikasi zituen. 1950eko hamarkadaren amaieran Deustuko Unibertsitatearen irakasle bilakatu zen, zuzenbidearen historia eta erromatar zuzenbidea irakatsiz. 1963tik aurrera, Erromatar Zuzenbidearen ikerketara bideratu zituen eskolak eta Graz eta Koln bezalako Unibertsitateetan ikerketa lan garrantzitsua egin zuen. Errektorea izan zenean (1960-1961), zentroak ofizialtasuna lortu zuen. 1985 eta 1987 artean Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerkuntza Sailburua izan zen, Jose Antonio Ardanza bere ikasle ohia lehendakaria zirelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]