Europar otso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Europar otso
Tierpark Sababurg Wolf.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus lupus
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa
Present distribution of the gray wolf subspecies - Eurasian wolf (Canis lupus lupus).jpg

Europar otsoa (Canis lupus lupus) Eurasiatik hedatzen den tamaina handiko otso azpiespeziea da.

Gaur egun, hedapen handiena duen otso azpiespeziea da, eta oso hedaturik dago Europako eta Asiako kontinenteen iparraldean. Siberian populazio handiak ditu eta Siberiako otso arrunta edo eurasiar otsoa munduko otsorik handiena kontsideratzen da, hots, azpiespezie honetako Siberiako populazioak.

Arrek 35-60 kilo artean pisatzen dute, baina 80 kiloko arrak ere neurtu dira (ehizatutako eurasiar otsorik handienak 87 kilo pisatzen zituen). Emeak %20 txikiagoak dira.

Sorbaldaraino 99 zentimetro garai da, munduko azpiespezietan garaiena.

Taldetan ehizatzen du eta harrapakin gogokoenak ungulatu handiak ditu, oreinak, altzeak eta basurdeak gehienbat. Harrapakinak nekez eta odolustuz hiltzen ditu taldearen indarrarekin, normalean, distantzia handietan zelatatzen ditu harrapakinak, taldeka hozkada zitalak ematen dizkieten bitartean (harrapakin handien kasuan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)