Eusebio Sacristán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusebio Sacristán

Bizitza
JaiotzaLa Seca1964ko apirilaren 13a (59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Valladolid B1982 / 1983
Real Valladolid1983 / 198711713
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1984 / 1987173
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1986 / 198841
Espainiako futbol selekzio nazionala1986 / 1992150
Club Atlético de Madrid1987 / 1988273
Bartzelona Futbol Kluba1988 / 199520314
Real Club Celta de Vigo1995 / 1997671
Real Valladolid1997 / 20021295
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua71 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Izengoitia(k)Eusebio

IMDB: nm3343267 UEFA: 142 Edit the value on Wikidata

Eusebio Sacristán Mena (La Seca, Valladolid, 1964ko apirilaren 13a) Real Sociedad futbol taldeko entrenatzaile ohia da. Futbolari profesional ohia, arrakastarik handienak Bartzelona Futbol Klubarekin lortu zituen,[1] 1990eko hamarkadan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Valladolid[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte iritsi zen Real Valladolidera eta azkar zabaldu zen bere teknika zoragarriaren berri, non bere fisiko arrunta konpentsatzen zuen. Lehen Mailan 1983-84an estreinatu zen, nahiz eta urtebete lehenago Kopan pare bat partidu jokatu zituen. Lehen Mailako denboraldi horretan Valladolidek lortu zuen kopa bakarra lortu zuen: Ligako Kopa. Azkar asko aldaezin bihurtu zen taldean eta zaletuen miresmena lortu zuen.

Dream Team[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Atletico Madrilekin aritu zen urtebetez eta bertatik arrakasta gehien lortu zuen taldera pasatu zen: FC Bartzelonara. Talde kataluniarrarekin 4 Liga, 1 Kopa, 3 Superkopa, 1 Errekopa, 1 Europako Superkopa eta hainbeste urtetan zaletuek lortu nahi zuten titulua: 1992ko Europako Kopa. Talde hark historia egin zuen 90. hamarkadan eta entrenatzaile lanak Johan Cruyffek egiten zituen.

Etxera bueltan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995-96 denboraldian Eusebio etxera itzuli zen, hots, Real Valladolidera. Bi urtez aritu zen bertan eta amaitzean botak zintzilikatu zituen eta Ligako partidan gehien jokatu duen hirugarren postua lortu zuen 543 partidarekin, Zubizarreta eta Raulen atzetik.

Entrenatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rijkaarden bigarrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere futbolari ibilbideari bukaera eman ostean entrenatzaile agiria atera zuen eta 2003tik 2008ra FC Bartzelonako aulkitxoan egon zen Frank Rijkaarden bigarren moduan.

Celta de Vigon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko martxoaren 2an, Celta de Vigoren entrenatzaile bihurtzen da Pepe Murcia ordezkatuz. Hau da bere lehen esperientzia entrenatzaile nagusi moduan eta Bigarren Mailan aritu zen lanak egiten.

Hurrengo denboraldian Hugo Mallo, Joselu, Yoel, Túñez eta Iago Aspas igotzen ditu harrobitik. Taldea Bigarren Mailan mantentzea lortzen du baina taldeko zuzendaritzak ez du berritzen bere kontratua taldearekin.

FC Bartzelona B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko ekainaren 17an FC Bartzelona B taldeko entrenatzaile bihurtzen da Eusebio[2]. 8. postuan lagatzen du taldea eta beste urtebetez berritzen du bere kontratua.

2012-13an taldeak gora behera asko jasaten ditu baina 9. postuan uzten du taldea gaztela eta leondarrak eta beste urtebetez jarraitzen du.

2013-14an FC Bartzelonaren sailkapenik onena errepikatzen du 3. postua lortuz.

Bere azken denboraldia 2014-15 izan zen emaitza txarrak eduki ostean eta 2015eko otsailaren 9an kendu zuten kargutik Eusebio. Mini Estadiko aulkitxoa uztean bere taldea 16. postuan zegoen sailkatua.

Real Sociedad[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko azaroaren 9an Real Sociedadeko entrenatzaile[3] bihurtzen da David Moyes eskoziarra kargutik bota eta gero bere emaitza txarrak zirela eta (9 puntu 11 jardunalditan).

2015eko azaroaren 10ean emandako prentsa aurrekoan Eusebiok bere Realarekiko "harremanaz" egin zuen hitz. Real Valladolideko jubeniletan zegoela hasi zen bere Realarekiko "harremana"[4], non Realak bi txapelketak irabazi zituen. Bere hitzetan talde txuriurdinaren hamaikakoa buruz zekien. Geroxeago, profesional mailan, askotan jokatu zuen donostiarren aurka. Lehen Mailan Valladolidekin ari zela txuriurdinak berriz gurutzatu ziren Eusebioren bidean: bere azken partida Puzelako taldearekin Atletico de Madrilekin fitxatu aurretik Atotxan izan zela dio Sacristanek[5]. Gainera azken profesional partida jokalari moduan Valladoliden izan zen eta Realaren aurka izan zen, hain zuzen ere. Eta azkeneko pasadizoa entrenatzaile zenekoa da: Realak Lehen Mailarako txartela lortu zuenean Eusebioren Celtaren aurka izan zen, Anoeta ere testigu izanik[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]