Euskal Herriko Komunistak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko Komunistak (EHK) ezker abertzaleko eragile politiko komunista da.

Definizioa eta sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EHKk bere burua "Euskal Herriko komuniston erakunde" gisa aurkezten du, eta ezker abertzalearen barruan kokatzen da. EHKk ezker abertzaleari Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM) deritzo, aspaldian ezker abertzaleak berak normalean erabiltzen ez duen forma erabiliz. Alderdiak, halaber, marxismo-leninismoarekin bat egiten du.

EHKk Batasuna alderdiaren sorrera suposatuko zuen 1999ko Batasuna prozesuan parte hartu zuen, Igitaia eta mailua izeneko ponentziaren bidez.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EHKk Komunistak izeneko aldizkaria argitaratzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.