Edukira joan

Euskal Herriko artzainen historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Aire Etxart "Xalbador".

Euskal Herriko artzainak ezagunak izan dira historian zehar eta munduko beste toki batzuetan. Izan ere, XIX. mendetik aurrera hemendik joandako asko artzain ibili ziren Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean, esate baterako: Idaho, Kalifornia eta Nevada estatuetan, batik bat. Langiletzat oso preziatuak eta ondo ikusiak ziren euskaldunak oro har. Beste etorkinak bezala, batzuek itzultzea aukeratu zuten, eta beste batzuek han gelditzea erabaki.

Bestela, herri kirol moduan gaur egun eta hemen ohikoak dira artzain-txakur lehiaketak, guztien artean Oñatikoa oso ezaguna dena.

XIX.-XX. mendeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen sektore ekonomikoak historian zehar edukitako paper nagusia atzean utzita, azken hamarkadetan gainbeherea nozitu dute munduko beste toki batzuetan bezala geurean ere bai. Bidegurutze horretan, 1977an EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) izeneko sindikatua sortu zuten Hego Euskal Herrian, tartean artzainen eskubideak defendatzeko helburuarekin. 1982an Euskal Herriko Laborarien Batasuna abiatu zuten Ipar Euskal Herrian antzeko planteamenduekin. Gainera, Europar Batasunaren garapenak ere dema handia ekarri zion sektoreari. Gaur egun artzain lanetan etorkinak ikustea gero eta ohikoagoa da, euskaldunak beste herrialde batzuetan iraganean ibili ziren bezala.

1997an, Itsasmendikoi artzain-eskola abian ipini zuten Arantzazun (Oñati), Euskal Herritik ez ezik kanpoaldetik ere interesatutako jendea jasotzen duena.

2011n, Euskal Herriko Artzainak Ameriketan elkartea sortu zuten, eta urte horretako irailean seigarren aldiz antolatu zuten Ipar Ameriketan ibilitako artzainei. Edizio honetan 700-1.000 artzain bilduko ziren Eugin eta Zubirin (Nafarroa).[1]

Artzain ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia hurbilean zehar artzain ospetsuak izan ditugu "Xalbador" (1920-1976) bertsolari eta Erramun Martikorena (1943-) abeslari baxenabartarrak, abeltzaintzaz ez beste jarduerengatik famatu egin zirenak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]