Euskaldun berriaren balada
Euskaldun berriaren balada | |
---|---|
Oskorriren eta Fermin Muguruzaren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri eta Fermin Muguruza |
Sorrera-urtea | 1992 |
Argitaratze-data | 1992 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Deskribapena | |
Honen parte da | 25 kantu urte |
Hitzak | Jon Sarasua |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Natxo de Felipe |
Euskaldun berriaren balada Jon Sarasuaren hitzak eta Natxo de Feliperen musika dituen euskal abesti famatu bat da. Oskorri taldeak 1992an Badok hamahiru diskoan argitaratu zuen.[1]
Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoa grabatu zutenean, luxuzko laguntzarekin interpretatu zuten kantu: Fermin Muguruzak berak interpretatu zuen, garai hartan euskaldun berri-berria zela. Gau ahaztezin hartan, Kukubiltxo antzerki-taldeak eta puntako musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere parte hartu zuten: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.
-
Jon Sarasua, hitzen egilea
-
Oskorri taldea
-
Fermin Muguruza, 1997ko bertsioan parte hartu zuen.
Euskaldun berriaren hizkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara ikasteko duen motibazioa aipatzen du bertsoak: "euskaraz bazekien nire bisabueloak", "daukat paro obrero... lan on bat bilatzeko..."
AEKren prekariotasuna zela-eta, ikasteak beste "jarduera" batzuk ere egin behar zituela ere islatzen du: "Pegatak ipintzen, eta dirua biltzen, Nola sartu nintzen? Ez dut konprenitzen."
Bertsoan erabiltzen diren hitzak eta esateko moduak euskaldun berriarenak dira. Sarasuak ondo jaso du hori ere: bisabuelo, inutila eta fazila darabiltza, eta ez birraitona, alferrikakoa eta erraza, eta Euskaltegira noa ni egunero dio eta ez Euskaltegira joaten naiz ni egunero.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen abestiaren hitzak:[2]
|
|
|
---|
Euskaldun berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baladaren protagonista euskara ikasten ari den pertsona "makarra" bat da eta euskaltegian jasotzen dituen eskarmentuak eta penak azaltzen ditu, modu ausart eta ezkor zirikatzailearekin.
1980ko hamarkadatik aurrera heldu asko eta askok euskara ikasi dute: euskaldun berriak esaten zaie. Euskaltegi izena esleitu zien helduak euskalduntzea helburu zuten ikastegiei. Ordu arte eskolak erdaraz izaten ziren maiz, eta oso ikuspuntu erabat gramatikal batez bideratuak. Harrezkero, eskola guztiak euskaraz ematen dira, elkarrizketa eta komunikazioa sustatuz. Euskalduntzen eta Hitz egin! euskara ikasteko liburuek hobekuntza nabaria ekarri zuten. Euskaldunen kopuru handia osatzen dute gaur egun euskaldun berriek, nagusiki erdara nagusi den eremu eta hiriguneetan, abestiko Barakaldon bezala.
« | “Barakaldokoa naiz eta ez daukat paro obrero…”. Testu bikaina, benetan. Hamar urtez aritu nintzen Barakaldon euskarazko eskolak ematen gau eskoletan, AEKn eta HABEn, eta banekien zer suposatzen zuen nere herriko erdaldun batentzat horrelako erronkari aurre egiteak. | » |
—Joseba Martin[4] |
2002an Garzon epaileak AEK begiz jota zuenean (beste hainbat bezala, Euskaldunon egunkaria, Elkar, ikastolak... ; dena omen zen ETA garai hartan), ikuskera ero harekin jolasten zuen Luistxo Fernandezek Sustatu albistegian. Txantxetan zioen abesti ezkor zirikatzaile hori Garzonek frogatzat erabiltzeko modukoa zela, primeran frogatzen zuelako zelako presioak egiten zitzaizkien Barakaldoko erdaldunei euskara ikasteko.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Badok hamahiru» badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
- ↑ a b Luistxo. «Barakaldokoa naiz eta, daukat paro obrero» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
- ↑ «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Taldea, elkar. «Oskorriri zor dioguna - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaldunberri plaza: Gasteizen euskaldun berrien omenezko plaza bat da.
- Aita semeak
- Bizkaiko aberatsak
- Furra furra
- Gaztelugatxe
- Gora ta gora beti
- Guretzat
- Insumisioarena
- Ostatuko neskatxaren koplak
- Violetaren martxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaldun berriaren balada Fermin Mugaruza eta Oskorriren 1997ko bertsioa, Youtuben
- Euskaldun berriaren balada OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua. Oskorriren azken kontzertuan, Elkar argitaletxea, Youtube
- Oskorri taldearen webgune ofiziala
- badok.eus Oskorriren Badok hamahiru diskoa.