Euskarazko 25 diskorik onenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hertzainak taldearen izen bereko diskoa izan zen bozketa gehien jaso zituena.

Euskarazko 25 diskorik onenak ekimena Sustatu webguneak eraman zuen aurrera 2004an. Beste hedabideen eredua jarraituz webgunean euskal musikaren disko onenak aukeratzeko bozketak ireki zituzten. Sustatuk zerrenda arbitrarioa zela onartu zuen ezen botoa eman zuten pertsonen multzoa mugatua baitzen, baina euskal musikaren argazki moduko panorama ematen digu. Guztira 81 disko aukeratu ziren eta horietatik puntu gehien zituztenak aukeratu zuten.

25ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira aukeratutak puntuazioen arabera ordenatuak:

Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).
Ruper Ordorika, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980).
Itoiz, Espaloian (Elkar, 1985).
Mikel Laboa, Bat-hiru (Herri Gogoa, 1974).
M-ak, Barkatu ama (IZ 1989).
BAP!!, Zuria beltzez (Basati Diskak, 1992).
Dut, At (Esan Ozenki, 1996).
Xabier Montoia, Beti oporretan (Esan Ozenki, 1995).
Negu Gorriak, Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
Ruper Ordorika, Gaur (Esan Ozenki, 2000).
Su Ta Gar, Jaiotze Basatia (IZ, 1991).
Lisabö, Ezarian (Esan Ozenki, 2000).
Miztura, Begura (Metak, 2003).
Errobi, Ametsaren bidean (Elkar, 1979).
Negu Gorriak, Salam, agur (Esan Ozenki, 1996).
Zein?, Seiheun eta bi (Metak, 2003).
Negu Gorriak, Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991).
Ama Say, Say ama (Esan Ozenki, 1994).
Delirium Tremens, Ikusi eta Ikasi (Oihuka, 1989).
Fermin Muguruza, In-komunikazioa (Metak, 2002).
Pi L.T., Denbora (Esan Ozenki, 1998).
Petti, Amets bat (Gaztelupeko Hotsak, 1999).
Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).
Mikel Laboa, 14 (Elkar, 1994).
Hiru Truku, Mendebaldeko Euskal Baladak I (Nuevos Medios, 1994).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]