Gure Jarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gure Jarrera
Negu Gorriak(r)en
Argitaratze data 1991ko Ekaina
Grabazioa IZ estudioa (Donostia), 1991ko Apirila
Musika mota Hardcore, Rock, Reggae, Hip hop
Iraupena 41:19
Hizkuntza Euskara
Diskoetxea Esan Ozenki
Ekoizpena Negu Gorriak
Negu Gorriak(r)en kronologia
Negu Gorriak (1990) Gure Jarrera Gora Herria (1991)

Gure Jarrera, Negu Gorriak taldearen estudioko bigarren diskoa da eta 1991ean kaleratua izan zen. Disko hau, taldearen historian oso garrantzitsua izan zen bi arrazoiengatik. Lehena, hiru partaide izatetik, bostera pasa zirelako, Mikel Abrego (BAP!!) eta Mikel Kazalis (Anestesia) musikariak gehitu baitziren eta bigarrena, beraien zigilu diskografiko propioa (Esan Ozenki) estreinatu zutelako.

Diskoaren grabaketan, beste musikari batzuen laguntza ere izan zuten. Eneko Abregok adibidez, "Ez dezagun sal" kantuak koroak sartu zituen eta Jon Maia Bertsolariak, "Lehenbiziko bala", "Ez dezagun sal", "Zipaioen Matxinada", "NG, geurea da garaipena" eta "Gora herria" abestietan letren sorkuntzan lagundu zuen.

Musika kritikarien harrera positiboa izan zen.[1] El País edo Diario 16 (urteko bost album onenen artean sailkatu zuena) espainiar egunkariek eta Rockdelux aldizkariak (urteko diskorik onen izendatu zuena) albuma goraipatu zuten taldearen ibilbidean[2][3].

1993ko maiatzean, Guardia Zibileko Teniente-Koronela zen Enrique Rodriguez Galindok taldea eta Angel Katarain soinu teknikaria salatu zituen "Ustelkeria" abestiagatik. Bertan, Negu Gorriak taldeak Galindo droga kontuengatik salatu zuen. Hasiera batean, taldea 15 milioi pezeta (90.000 euro) ordaintzera kondenatu zuten. Honez gain, abesti hau zuzenean jotzera edota edizio berriren batean sartzea debekatu zioten. Hala ere, 2000. urteko ekainaren 7an, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea absolbitu egin zuen[4].

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sarrera
  2. Lehenbiziko bala
  3. Ez dezagun sal
  4. NG badoa
  5. Bisitari iraultzailea
  6. Itxafero mekanikoa
  7. Zipaioen matxinada
  8. Begipuntuaren xedea
  9. Buru garbiketa
  10. Song number one
  11. NG, geurea da garaipena
  12. Beste kolpe bat
  13. Ustelkeria
  14. B.S.O.
  15. Azkena
  16. Euskal Herri nerea
  17. Epilogoa (Gora Herria)

Negu Gorriak taldeak abesti guztiak moldatu zituen, «Song number one» (Fugazi) eta «Buru Garbiketa» (bertsoak) izan ezik. «Sarrera», «NG Badoa», «Itxaferro mekanikoa», «Beste kolpe bat» eta «Euskal herri nerea» abestiek The Meters, James Brown, Sly & The Family Stone, Linton Kwesi Johnson, Luis Mariano edo Antón Reixaren samplerak zituzten.

Negu Gorriak taldeak hitz guztiak idatzi zituen, honako hauek izan ezik:

  • «Azkena», Xabier Montoiaren «Aitorpena» poema (Narraztien Mintzoa, Susa, 1988)
  • «Buru garbiketa», bertsoak.
  • Jon Maiak «Lehenbiziko bala», «Ez dezagun sal», «Zipaioen matxinada», «NG, geurea da garaipena» eta «Gora Herria» abestien hitzetan parte hartu zuen.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntzaileak

  • Angel Katarain: programazioak.
  • Jon Maia: «Lehenbiziko bala», «Ez dezagun sal», «Zipaioen Matxinada», «NG, geurea da garaipena» eta «Gora herria» abestietan bertsoak.
  • Eneko «Bap!!»: «Ez dezagun sal» abestian koroak

Teknikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaki Arkarazo: soinu-teknikaria.
  • Jesús Suinaga: soinu-teknikaria.
  • Negu Gorriak: ekoizlea.
  • Manolo Gil: diseinua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Negu Gorriak. La Victoria de la Palabra, 12. orr.
  2. CERVANTES, Xabier: «Fermin Muguruza disco a disco», Rockdelux 166: 1999ko iraila. 18-19. orr.
  3. SNOWDEN, Don: "Gure Jarrera", All Music Guide. 2006
  4. SALVADOR CODERCH, Pablo et. al., «Libertad de Expresión y Conflictos Civiles» InDret: 2001eko urria.