Eustakia Altzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eustakia Altzola
Bizitza
Jaiotza Izurtza1899ko irailaren  19a (120 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza ?
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak moja
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Klaratar

Eustakia Altzola Lizundia (Izurtza, Bizkaia, 1899ko irailaren 19a - ) bizkaitar lekaimea izan zen. Egan aldizkarian kolaboratzailea izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtzan jaio zen 1899ko irailaren 19an, Tontorra izeneko baserrian. Aita, Nikolas Altzola Solaguren izurtzarra zuen; ama, Frantziska Lizundia Intxaurralde abadiñarra.[1]

Lekaime sartu zen Durangoko klaristarren komentuan.[1] Senitarte jainkozalea zuen. Ahizpa Bemardiñe komentu berean lekaime egon zen, ahizpa Juana Durangoko Santa Susana komentuan eta ahizpa Josefa Txilen. Gainera, neba Hermenegildo Brasilen egon zen misiolari.

Eustakiak euskaraz idatzi zuen, idazki gehienak eskutitz erakoak izanik. Horietan hizkuntzari, etnologiari, pertsonen bizitzari eta erlijioari buruz aritu zen. Idazki gehienak argitaratu gabe badaude ere, ipuin bat argitaratu zioten Egan aldizkarian.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Onaindia, Santiago (1977) Euskal Literatura V Bilbo: Etor 83–85. or..


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.