Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Bioetika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Bioetika ikerketa zientifikoak eta gizakiengan egiten diren sendagintza jarduerek eragiten dituzten arazo moral edo etikoen multzoa da.

Balioen inguruko hausnarketa da hausnarketa bioetikoa, hots, ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketaren ingurukoa. Aurrerapen zientifikoak biologian eta osasunean dituzten eraginak ahalbidetu eta, bidenabar, mugatzeko arauak eta printzipioak finkatzea du helburua. Alabaina, biologiaren garapenak are konplexuago bilakatu du hausnarketa bioetikoa, hainbat jarduera direla medio: gizakiengan egiten diren saio eta esperimentuak, organo eta ehun metaketa edo txertaketak, sendagileek lagunduriko ugalketa (in vitro ernalketa), genetika aurrerapenak, informatikaren garapena, eutanasia eta abar.

Bioetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bioetika terminoa (antzinako grezieraz: bios, bizitza; ethos, portaera) 1926an Fritz Jahrek sortu zuen "bioethical imperative" izeneko artikulu batean, animalia eta landareen erabilera ikerketan aztertuz. 1970ean Van Rensselaer Potter biokimikariak terminoa erabili zuen giza hazkundea eta biosferari buruz hitz egiteko. Potterren lanak etika globalaren inguruko kezka piztu zuen, eta biologia, ekologia, medikuntza eta giza balioak batzen zituen diziplina berria sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]