Evander Holyfield

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evander Holyfield
Evander Holyfield LA 2011.jpg
Bizitza
JaiotzaAtmore (Alabama)1962ko urriaren 19a (59 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSouth Atlanta High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria, autobiografialaria eta aktorea
Posizio edo espezialitateapisu astuna
Gurutz pisua
Pisu erdiastuna
Pisua102 kilogramo
Altuera189 zentimetro
Jasotako sariak

evanderholyfield.com…
IMDB: nm0005018 TV.com: people/evander-holyfield
Twitter: holyfield Edit the value on Wikidata

Evander Holyfield (Atmore, Alabama, 1962ko urriaren 19a -) estatubatuar pisu astuneko boxeolari profesionala da, hainbat alditan munduko pisu astunetako boxeo txapelduna izan dena. Pisu astunetan munduko txapeldun hiru aldiz izandako bigarren boxeolaria da; Muhammad Ali izan zen lehena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesional gisa 1984an hasi zen. 1990ean, James Buster Douglas mendean hartuta, munduko txapeldun geratu zen. Titulua hiru aldiz defendatu ondoren, Riddick Bowek kendu zion, 1992an. Hurrengo urtean berreskuratu zuen atzera, kendu zionari berari irabazita. Berriro galdu zuen 1994an, Michael Moorerren aurkako borrokaldian.

Hogeita hamalau urterekin, berriro ekin zion pisu astunetako titulua lortzeko prestatze-lanari. Orduko txapelduna, zaletuen gogokoena, Mike Tyson zen. Denen harridurarako, Holyfieldek seigarren borrokaldian menderatu zuen Tyson. Holyfield eta Tyson berriro jarri ziren aurrez aurre 1997ko ekainean; borrokaldietako batean, baina, Tysonek hozka egin zion Holyfieldi belarrian (aurretik Holyfieldek Tysoni buruarekin hainbat alditan kolpatu zuen), eta, borroka galtzeaz gainera, boxeatzeko baimena kendu zioten Tysoni denboraldi baterako. Tysonek Holyfieldi barkamena eskatu zion eta azkenik handik urte batzuetara Holyfieldek Tysoni barkatzen ziola iragarri zuen.

Bere ibilbidean zehar maila bikaineko boxeolariekin lehiatu izan da, horien artean Lennox Lewis, Chris Byrd, Sultan Ibragimov, Nikolay Valuev, Francois Botha eta Mike Tyson.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Evander Holyfield Aldatu lotura Wikidatan