Exigit Contumacium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Exigit Contumacium Julio II.a Aita Santuak 1513ko otsailaren 18an ezarritako bulda izan zen.

Bulda horrek Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako erregeak eskumikatu zituen, Zisman eta gerran Luis XII.a Frantziakoaren alde egin zutelako. Aita Santuak erregeak tituluaz eta bere ondasunez gabetu zituen. Horrela edonork hartu litzakete eta aurreko urtean Fernando I.a Aragoikoak egindako konkista legitimotzat hartzen zen[1].

Bulda 1512ko uztailean argitaratutako Pastor Ille Caelestis jarraitu zuen, Frantziako erregearen jarraitzaileak eskumikatu zituena eta Nafarroako Erresuma inbaditzeko aitzakiatzat hartu zena[2].

Adituek buldaren egiazkotasuna zalantzan jarri dute. Aita Santuak sukarrak jota hil zen otsailaren 21ean- bulda eman eta hiru egun beranduago- eta Eliza Katoliko Erromatarrak ez du inoiz onartu. Historialari gehienen ustetan, Fernando Katolikoak faltsutu zuen bere konkista legitimatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Esarte, Pedro (2001) Navarra, 1512-1530 Pamplona ISBN 84-7681-340-6.
  2. Kanpion, Arturo La excomunión de los últimos Reyes legítimos de Navarra 182 or..