Exorzismo

Exorzismoa (grezieratik= ἐξορκισμός, latinez: exorcismus, euskaraz: "arao egina", "zin bidez behartua") deabruaren aurkako konjurua da[1], Euskaltzaindiaren arabera, "Deabruen kontrako erlijiozko ekintza".[2] Erlijio askotan deabrua nonbaitik, pertsona batengandik irtenarazteko zeremonia da, metodo bat erabiliz. Normalean, deabruak bere menpe daukanari laguntzeko metodoa da. Menperatutakoa pertsona ez ezik, animalia edo objektua ere izan daiteke. Batzuetan, herriak eta etxeak dira, halaber (etxe sorginduak, poltergeist). Deabruak hartuaren egoera erabatekoa izan daiteke –deabruak pertsonaren ekintzak guztiak menperatzen ditu– edo partziala. Eliza katolikoak berak aitortu duenez, azken urteotan ere, gure inguruko elizbarrutiek ofizialki exorzistak edo araolariak izan dituzte. Doktrina ofizialak onartu egiten du deabruak kristauen arimak bahitu eta gorputzen barrura sar daitekeela eta hura kanporatzeaz arduratzen diren apaizak izendatzen ditu.[3]
Exorzismoa Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, exorzismo kasuak aspaldidanik dokumentatutako kontuak dira. Esaterako, 1575eko exorzismo kasuak aipatzen dira Anozibarren, Odieta bailaran.[4] Inazio Loiolakoak 1548an argitaratutako Exercitia spiritualia izeneko testuan, zehazki, deabrua kanporatzeko otoitzak bildu zituen, eta hainbat aldiz ageri dira deabruari sartzen ez uzteko aholkuak eta antzekoak ere. Hego Euskal Herrian, Iruñeko eta Tuterako elizabarrutiak badu gaur egun ere exorzista. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elizbarrutietakoa, berriz, orain gutxi hil zen.[3]
Exorzismoa zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan zinemara eramana, zenbait kasutan filmeok arrakasta handia izan dute:
- William Friedkin zuzendaria: The Exorcist (1973). William Peter Blatty idazlearen eleberrian oinarritua.
- Francis Lawrence zuzendaria: Constantine (2008), Jamie Delanoren eta Garth Ennis Hellblazer komikian oinarritua.
- Scott Derrickson zuzendaria: The Exorcism of Emily Rose (2005), Anneliese Michelen kasuan oinarritua.
- Mikael Håfström zuzendaria: The Rite (2011).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [1]
- (Gaztelaniaz): Exorzismo katolikoaren inguruko informazioa.
- (Frantsesez): Exorzismoa kristau ortodoxoen artean.
- (Ingelesez): Sacrosanctæ Romanæ Ecclesiæ de Tempore & de Sanctis, Exorzista katolikoen ordena.
- (Gaztelaniaz): Mexikoko exorzismoa.
- (Gaztelaniaz): Exorzismo kasua Burgosen, 2012an.
- (Gaztelaniaz): Exorzismoari buruzko José Antonio Fortea apaizaren webgunea.