Constantine (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Constantine (filma)
Filma
Jatorrizko izena Constantine
Urtea 2005
Generoa akziozko filma
beldurrezko zinema
fantasiazko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Australia
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 116 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Long Beach eta Kalifornia
Narratibaren kokalekua Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Francis Lawrence
Gidoigilea(k) Frank Cappello
Antzezlea(k)
Keanu Reeves
Rachel Weisz
Shia LaBeouf
Tilda Swinton
Pruitt Taylor Vince
Djimon Hounsou
Gavin Rossdale
Peter Stormare
José Zúñiga
Larry Cedar
April Grace
Laz Alonso
Suzanne Whang












Ekoizpena
Ekoizlea Lorenzo di Bonaventura
Akiva Goldsman
Michael Uslan
Benjamin Melniker
Lauren Shuler Donner




Konpainia ekoizlea Village Roadshow Pictures
Vertigo
Weed Road Pictures
The Donners' Company



Ekoizle eragilea Gilbert Adler
Edizioa Wayne Wahrman
Ekoizpen-diseinatzailea Naomi Shohan
Bestelako lanak
Musikagilea Brian Tyler
Argazki-zuzendaria Philippe Rousselot
Kanpo loturak
http://constantinemovie.warnerbros.com

Constantine 2005eko Francis Lawrence estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendutako fantasiazko thriller filma bat da. Alan Moore ingeles komikigilearen John Constantine pertsonaian oinarritua dago. Keanu Reeves, Rachel Weisz, Shia LaBeouf, Tilda Swinton, Pruitt Taylor Vince, Djimon Hounsou, Gavin Rossdale eta Peter Stormare aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Constantine (Keanu Reeves) infernuan egon eta Lurrera itzuli da. Nahi ez zuen dohai batekin jaio zen, gizaki itxuraz Lurrean harat-honata zerbiltzen aingeru eta deabruak nortzuk diren ezagutzeko gaitasuna, ikuskari deseroso hauetatik ihes egin nahian bere buruaz beste egitera derrigortua egon zen. Halere, bere gogoz kontra berpiztua izan eta berriz ere bizidunen mundura ekarria izan zen, nahiz eta bere suizidio saikeraren ondorioz izaki hilkorra bilakatu. Handik aurrera, zerua eta infernuaren arteko lurreko mugako zaindaria bilakatuko da, deabruaren morroiak infernuko zulora itzularaziz bere salbazioa lortuko duelakoan. Baina Constantine ez da inongo santua: inguruko munduaz desilusionatua eta beste munduarekin liskartua, gehiegi erretzen duen heroi ozpindua da, bizitza latza darama eta heroia izatearen ideia soila mespretxatzen du. Poliziako Angela Dodson detektibe (Rachel Weisz) etsitu eta eszeptikoak bere ahizpa biki maitatuaren hilketa argitzeko Constantinen laguntza lortzen duenean, bere ikerketak Los Angeles hiriaren azpian dagoen deabru eta aingeruen munduan barna eramango du. Naturazgaindiko gertakari katastrofiko sail batzuetan harrapaturik, Constantine eta Angela istorio ilun horretan buru-belarri sarturik aurkituko dira eta heuren bakea nola edo hala bilatzen saiatuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]