Ez Dok Hiru Bikoteatroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ez Dok Hiru Bikoteatroa euskal antzerki taldea da, lanak euskara hutsez sortzen eta eskaintzen dituena. Bilbon daukate bizileku. Tartean teatroa konpainiaren barnean dago.

Eskarmentu handi samarra duten bi partaidez osatua da: Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Beste lan batzuk ere egiteaz gain, urteak daramatzate bikote artistiko moduan lanean, hala antzerkian nola telebistan (Irrikitan).[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denborarekin, halako estilo bat sortu dute ia oharkabean, iturri askotatik edaten duena (Marx anaiak, Ionesko, Miura...) baina bere kaligrafia berezkoa duena: aktore bion elkarrizketetan oinarritzen da, berbaldi motz eta pikatuak, azkarrak eta eroak ohikoak dira.

Bikoteatro honen lanaren ezaugaurriak,beraz, hauexek lirateke:

  • Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea.
  • Euskara hutsez sortua eta eskainia.
  • Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean prestatua.
  • Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...).

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk:

  • Kaio Luma Zikina
  • Kontenedore Baten Istorioak
  • Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz, Bernardo Atxagaren izenburu bereko testuan oinarritua.[4]
  • Marxkarada
  • Monstruo Sakratuak
  • Desentxufatuak
  • EZ DOK HIRU. Euskal musikaren benetako istorioa
  • GHERO. Azken euskalduna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Taldearen azalpena, Ez Dok Hiru Bikoteatroaren webgunean.
  2. a b Dibertimentuak trilogiaren eta, bereziki, Euskarazetamol antzezlanaren azalpena, Ez Dok Hiru Bikoteatroaren webgunean.
  3. Larru haizetara lanaren azalpenak eta argazkiak, Ez Dok Hiru Bikoteatroaren webgunean.
  4. Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz lanaren azalpenak eta argazkiak, Ez Dok Hiru Bikoteatroaren webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]