Edukira joan

Ezkerraberri (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerraberri (aldizkaria)
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara

Ezkerraberri Ezkerraberri Fundazioak argitaratutako aldizkaria nolabait Aralar alderdi politikoaren agerkari modukoa izan zen. Edukiak euskaraz zein gaztelaniaz publikatzen ziren eta oso ez-ohizkoa zen artikulu beraren bi hizkuntzetako bertsioak argitaratzea. Beste hizkuntzan laburpenak egiten ziren, baina ez beti.

Ezkerraberri aldizkariaren lehen alea 2011ko abenduan publikatu zen eta bere azalean abertzale eta ezkertiarren aldizkari moduan definitzen zuen bere burua.

Ezkerraberri aldizkariaren lehen alearen azala

Fundazioak izanik ere argitalpenaren ardura, neurri handi batean alderdiaren bozgorailua izan zen, nahiz eta artikuluaren sinadurei erreparatuta aldizkariaren eduki ideologikoak Aralarren muga politikoak gainditzen zituzten maiz. Ezkerraberri aldizkariak ezker ikuspegien zabaltasuna bere orrialdeetan islatzen kontzienteki saiatu zen.

Lehen aleak hurrengoen patroia ezarri zuen. Gai monografiko bat 8-12 orrialdeetan zehar tratatzen zen ale bakoitzean. Lehen aleak Bake bidean zuen izenburua gatazka armatuaren bukaera ardatz. 2015tik aurrera ale batzuk 8 orrialdeko langa hori gainditu zuten eta 12 orrialdetik gorakoak izan zituztenak ez dira bakanak.

Lehen alean Patxi Zabaleta (Aralarreko koordinatzailea), Rebeka Ubera (Aralarreko Antolaketa Idazkaria), Dani Maeztu (Eusko legebiltzarkidea), Aser Lertxundi (Gipuzkoako antolaketa-arduraduna) eta Asier Iturriagaetxeberria (Aralarren komunikazio-arduraduna) ageri dira aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kide moduan. Geroago Begoña Rodriguez eta Inaki Irazabalbeitia ere ageri dira talde horretan.

Aldizkariak ez zuen maiztasun jakinik izan. Lehen urtean ia hilero ale bat argitaratu zen, azken urteetan bi hilez behingo maiztasuna izan zuen.

Aleak 45.eraino zenbakituak daude, baina 42. zenbakiko alerik ez zen publikatu zenbakitze-akatsa medio. Halaber, zenbakirik gabeko 3 ale berezi publikatu ziren.

Atzen aleak 2017ko azaroa-abenduko data eta Zibil eta Zabal izenburua ditu. Nagusiki Aralarren VII. Kongresuaren kontakizuna egiten du eta 20 orrialdeko luzera du.

Aleak Ezkerraberriren webguean[1] eta Issuu[2] biltegian kontsulta daitezke.

Aleak banan-bana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alea Data Gaia Orrialde-kopurua
1 2011eko abendua Bake bidean 8
2 2011eko abendua Krisia 12
3 2012ko urtarrila Fiskalitatea 12
4 2012ko otsaila Finantza sistema 12
5 2012ko martxoa Subiranotasuna 12
6 2012ko apirila Genero oreka 12
7 2012ko maiatza Proposamen sozioekonomikoa 12
8 2012ko uztaila Burujabetza elikaduran 12
9 2012ko abuztua Erreskateraren atarian… iruzurrak 12
10 2012ko iraila Mamoria 12
Berezia 2012ko urria Hauteskundeak 2012 12
11 2012ko azaroa Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak 12
13 2013 urtarrila Ekonomia 12
15 2013 matxoa Osasuna eta hezkuntza 12
16 2013ko uztaila Helburua: instituzio irekiak 8
17 2013ko uztaiala European Free Alliance 8
Berezia 2013ko iraila Erabakitzeko eskubidea geure ADNn 8
18 2013ko urria Udalbiltza 12
19 2013ko abendua Desobedientzia zibila 12
20 2014ko urtarrila Frankismoa epaitegira 20
21 2014ko apirila Burujabetza energetikoa 12
22 2014ko iraila Ezkerra munduan 12
23 2014ko azaroa TTIP 12
24 2014ko abendua Munduko gatazkak 12
25 2015eko otsaila Euskaraz bizi nahi dut 16
26 2015eko apirila Ezkerraren erronkak 12
27 2015eko maiatza Espainiako estaturik gabeko herriak 12
Berezia 2015eko maiatza Hauteskundeetako datu bilketa 28
28 2015eko ekaina Gazteak gaur 12
29 2015eko abuztua Ipar Euskal Herriaren erakundetze instituzionala 12
30 2015eko urria Migratzaileak eta Europa 16
31 2015eko abendua Herritarren parte hartzea eta ahalduntzea 12
32 2016ko urtarrila Aldaketa klimateko eta Parisko goi-bilera 16
33 2016ko martxoa Askatasunen urraketa 16
34 2016ko apirila Independentzia nola eta nondik? 20
35 2016ko ekaina Energiaren erronka eta Kolonbiako bake-prozesua 16
36 2016ko uztaila Las claves de Oriente Medio 12
37 2016ko urria Entre elecciones y balances 24
38 2016ko abendua Etorri berrien euskalduntzea dugu desafioa 24
39 2017ko urtarrila Kirolari agur, bizitza aktiboari ongi etorri 16
40 2017ko martxoa/apirila Bigarren mailako errefuxiatuak 24
41 2017ko maiatza Gizarte politikak 16
43 2017ko uztaila Amatasun subrogatua 16
44 2017ko urria Eskola eta hizkuntzak 16
45 2017ko azaroa/abendua Zibil eta Zabala 20

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ezkerraberri.eus // Ezkerraberri Fundazioa» ezkerraberri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  2. (Ingelesez) «Ezkerraberri Fundazioa» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]