Rebeka Ubera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rebeka Ubera
Rebeka Ubera.jpg
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko legebiltzarkidea

2016 -
Coat of Arms of Gipuzkoa.svg
Gipuzkoako Batzar Nagusiak

2011 - 2015
Elgeta-Ezkutua.svg
Elgetako udaleko zinegotzia

2003 - 2011
Bizitza
Jaiotza Elgeta1972ko urtarrilaren 19a (49 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar
Euskal Herria Bildu

Rebeka Ubera Aranzeta (Elgeta, Gipuzkoa, 1972ko urtarrilaren 19a) EH Bildu alderdiko euskal herritar politikari bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle ikasketetan lizentziaduna da, Heziketa Fisikoan eta Haur Hezkuntzan hain zuzen.

Aralar alderdiko kide izan zen bere sorreratik.

2007ko udal eta aldundien hauteskundeetan Ezker Batua Berdeak-Aralar koalizioarekin aurkeztu zen. Ondorioz, Elgetako udaleko zinegotzia izan zen eta 2007ko ekainaren 22tik Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen. Gainera, 2011ko ekainaren 13tik foru parlamentu horretako idazkari ere izan zen.

2014ko azaroaren 15etik Aralargo idazkari nagusi izendatu zuten, Patxi Zabaleta ordezkatuta. Aralar alderdi bezala 2017an disolbatu arte kargua mantendu zuen.[1]

2016tik Eusko Legebiltzarreko parlamentaria da EH Bildu alderditik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2017-09-13). «Aralar se disolverá como partido político en su congreso de diciembre» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-04-23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.