Eztabaida:Chirigota

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluaren izena: chirigota ala txirigota?[aldatu iturburu kodea]

Artikularen izena 'Txirigota' izan beharko lukeela uste dut.

Neologismo honi atea irekitzeko beharra ikusten dut. Hitza hiztegietan agertzen ez bada ere, egungo euskaldun askok ulertzen eta erabiltzen dutela ematen du. Artikuluaren lehen lerroan 'txirigota' hitza gaztelaniazko 'chirigota' hitzaren euskal egokitzapena dela esan, eta aurrera. (Maileguak hartzerakoan egokitzapen fonetiko/fonologikoak zilegi diren legez, grafiaren egokitzapena zergatik ez).

Eskatzen dut,

artikulu honen izena Txirigota izan dadin, Irenetxu lankideak hasieran proposatu zuen legez.

(Lankideok: artikulua Txirigota izatetik Chirigota izatera aldatu zenez, adostasun pittin bat beharko da kontrako bideari ekiteko).

-GorkaAzk (eztabaida) 22:55, 18 otsaila 2016 (UTC)

txirigota ez da neologismoa, baizik eta mailegu naturalizatu edo etxekotu bat. chirigota berriz, mailegu gordina da, euskararen berezko idazkera arauetara egokitu gabea. Bat nator zurekin, txirigota dela idazkera egokiena: txirigota idazkera dagoeneko ugari ageri da Googlen ([1]), eta euskal egunkarian ere badu agerpenik ([2]). Horrenbestez, euskaraz hitz horren beharra badugula dirudienez, ba hobe etxekotzea. --Xabier Armendaritz 2016-02-19, 10:46 (UTC)
Gorka eta biok lehen komentatu genuenez, ni ez naiz etxekotzearen aldekoa. Nire ustez, Andaluziako chirigotek bertoko izena mantendu behar dute, jotdog edo bitxisuas idazten ez ditugunen moduan (mesedez, Arzak, Argiñano, Aduriz eta besteak: ez asmatu euskal jotdogak). Xabierrek aipaturiko Google bilaketa horretan euskal testuak baino txantxa kostunbristak agertzen dira. Jakin ondo badakit ez dugula hitzari buruzko euskal iturri sendorik topatuko baina andaluciainformacion.es eta www.radiorasta.info (errespetu osoz, e!) iturritzat hartzea... hori bai txirigota! -Marklar (eztabaida) 18:02, 19 otsaila 2016 (UTC)
Arrazoia, ez nituen adibide egokiak ekarri. Hona hemen adibide egokiagoak, euskal aditz bat jarrita: https://www.google.es/search?q=txirigota+du
Bereziki aipagarriak dira hauek:
Nik uste hitz hori etxekotzen hasita dagoela jadanik, xanpain (eta ez champagne) dagoeneko erabat etxekotua dugun bezala. Oraingoz utz dezakegu chirigota grafia nagusiarekin (etxekotze prozesua ez baita erabat egin), baina txirigota idazkerak ere agertu behar du, maila bereko sinonimotzat. --Xabier Armendaritz 2016-02-21, 20:22 (UTC)
Zuen arrazoiak irakurri eta gero, iadanik ez zait hain txarto iruditzen oraingoz artikuluaren izena "Chirigota" uztea; Xabier Armendaritzek hementxe goian dioen legez "etxekotze prozesua ez da erabat gauzatu". Dena den erabat gauzatu ez bada ere, nahiko aurreraturik dagoela ematen du. Artikuluan, hasieran Irenetxuk argitaratu zuen bere horretan, "txirigota" hitza hamaika aldiz agertzen zen. Gero, artikulua Marklar2007ek orraztu eta gero, "chirigota" askotan eta "txirigota" bat edo beste geratu da. Irudiaren azpikoa, esate baterako.
Nire eskaera birformulatuko dut:
Oraingoz, utzi "Chirigota" artikuluaren izenean eta artikuluaren lehen lerroan gehitu honakoa: "Chirigota edo txirigota, gaztelaniatik mailegaturiko hitza..."
Hitza, oraingoz, hiztegietan agertzen ez denez, baten batek eu.wikipedia hau eredu legez hartuko balu, hautapena bere kontu-GorkaAzk (eztabaida) 23:02, 21 otsaila 2016 (UTC)
Aupa denoi. Gorkaazk esandakoarekin ados nago..Oraina
Ni ere ados, baina «gaztelaniatik mailegaturiko hitza» ohar hori aurrerago jarri beharko genuke, paragrafo bereizi batean. Horrela definizioa garbiagoa da, ez dugu hizkuntzalaritzako oharrez kargatzen. --Xabier Armendaritz 2016-02-23, 13:45 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Egina. Hemen adostutakoa artikulura eraman dut. --Xabier Armendaritz 2016-02-24, 10:10 (UTC)

Ekarpen berriekin hobeto, nik uste. Mila esker. -GorkaAzk (eztabaida) 11:54, 24 otsaila 2016 (UTC)