Eztabaida:Cristobal Balentziaga

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Egun hauetan komunikabideetan Donostiako kale izendegiaren inguruan ari direla eta... Norbaitek badaki zein den egokiena euskaraz?

  • Cristóbal Balenciaga (erdaraz)
  • Cristobal Balentziaga (oraingoa)
  • Kristobal Balentziaga (Donostiako kale izen berria)

--An13sa 19:25, 5 iraila 2014 (UTC)

EIMAk egungo izena hobesten du, Cristobal Balenciaga ere onartuz. Ikusi 335. orrialdea--Marklar (eztabaida) 20:14, 5 iraila 2014 (UTC)
Marklar2007k ederki azaldu duenez, EIMAren zerrendan orain dagoen bezala ageri da; eta euskal wikipediarako hauxe onartu genuen: «Oro har, EIMAren zerrendetan ageri diren izen-deiturak erabiliko ditugu». Aldatzeko pisu handiagoko arrazoibideren bat agertuz gero (Euskaltzaindiaren arau edo gomendioren bat, adibidez), gaia berriz aztertu beharko litzateke, jakina. Bien bitartean, izenburu eztabaidatuaren txantiloia kentzera noa. --Xabier Armendaritz 2014-10-21, 14:06 (UTC)

Heriotza data[aldatu iturburu kodea]

Iturri batzutan, ingelesezko wikipedian, Auñamendi Entziklopedian edo Cristobal Balenciaga Museoaren webgunean kasu martxoaren 23a ageri da heriotza datatzat; Arantxa Arzamendik txertatutako erreferentzian eta BNFn, ordea, martxoaren 24a. Hauen artean nik martxoaren 23a hobetsiko nuke. Zer deritzozue, Arantxa Arzamendi eta besteok? -Lainobeltz (eztabaida) 20:57, 23 otsaila 2017 (UTC)

Heriotze datari dagokionez, martxoaren 24a aipatzen duten bi iturri aurkitu ditut:
Lesley Ellis Miller: Cristóbal Balenciaga (1895-1972), Editorial Gustavo Gili, 2007. 123. orld.
Cristobal Balenciaga Museoa. Nerea, 2011, 427. orld.
Ados Arantxa Arzamendi, besterik ezean martxoaren 24a gelditzen da -Lainobeltz (eztabaida) 12:30, 24 otsaila 2017 (UTC)