Eztabaida:Dena da ETA

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Dena da ETA / Dena ETA da[aldatu iturburu kodea]

Aupa Xabier:

"Dena da ETAren" artikuluan zalantza bat daukat. Euskara jatorrago batean ez dago hobeto "Dena ETA da"? Ez al da zuzenagoa? Oraindik artikulua pixkat berde dago, baina titulua aldatzea komeni dela uste dut. Zer uste duzu? Nik ez dakit nola egiten den. -Oraina (eztabaida) 13:09, 18 martxoa 2015 (UTC)

Aupa, Oraina. Biak zuzenak dira, baina orain duen ordenak, «Dena da ETA», hain zuzen ere esaldi horrek behar duen indarra ematen dio. «Zer da ETA?» galderaren erantzuna izateaz gainera, ordena horrek dena horretan indar berezia jartzen du. Xabier Letonak ederki laburbildu zuen bezala esaldi horren atzean dagoen tesia: «Denak dira etakide, “dena da ETA”» (bide batez: beharbada Letonaren artikulu hori ere aipatu liteke tokiren batean...). Beraz, ez nioke izenburua aldatuko. Ondo izan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2015-03-19, 06:20 (UTC)

Formatoa eta estiloa[aldatu iturburu kodea]

Artikulua txukuntzen ari naiz, eta "lehen mailako iturri" gisa har daitezkeen baieztapen asko topatu ditut: iritzi edo ondorioetara iristea argitaratutako komunikazioetatik abiatuta. Berrikuspen bat beharko luke honek. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:00, 15 apirila 2018 (UTC)

"lehen mailako iturriak" badaude. +1.
Artikulua txukuntzeko, lan luzea dago aurretik. (Lan itzela hartu du, batez ere Oraina lankideak, artikulu luze hau idazten). GorkaAzk (eztabaida) 11:54, 16 apirila 2018 (UTC)
Egunonǃ Lehen eta behin eskerrik asko Theklan eta GorkaAzk emandako iritzi eta artikulua txukuntzeagatik. Eta bai "lehen mailako iturriak" egon badaude eta askotxo dira gainera. Baina kontua da gai honetan gauzak horrela daudela. Adibide bat jarriko dut baieztapena azaltzekoː
Demagun Covitek bi salaketa jartzen dituelaː Lehenengoan Jon Garcia asmatu dudan mutil baten aurkakoa da eta mutila "ETAren bertsolaria" dela esaten du eta 12 urteko gartzela zigorra eskatzen du bere aurka. Bigarrena Aitor Agirre deituko dioguna "ETAren txistularia" delaren salaketa jasotzen du eta beste 12 urteko gartzela zigorra eskatzen dute bere aurka.
Gauzak aurrera joanda Auzitegi Nazionaleko fiskal batek Jon Garciaren aurkako auzia bideratzen du eta aldiz Aitor Agirreren aurka ez du ezer egiten. Niri adibide honek (gertatu diren gauzekin urrun ez dagoen adibide txepel bat) zera pentsaaraziko ninduke. Zergatik Jon bai eta Aitor ez?. Zergatik du horrelako boterea Covitek? Nortzuk dira Auzitegi Nazionaleko fiskalak? Zein interesa dute "bertsolaria" gartzelan sartzeko?
Jakina, Dena da ETAren egoera kafkiano honetan "lehen mailako iturri" gisa har daitezkeen baieztapen asko daude eta iritzi edo niretzat ondorioetara iristea oso erreza da. Horregatik besteen iritzia jakitea garrantzitsua da. Ondo segiǃ-Oraina (eztabaida) 09:48, 18 apirila 2018 (UTC)
Lehen mailako iturri diodanean ez da hori. Da ondorioak ateratzea. Hau da, COVITEren erreferentzia bat oso zuzena da, bere interpretazioa egitea da 1. mailako iturri bilakatzen duena Wikipedia. Hori pixka bat begiratu behar da, baina esandakoa, lan luzea eta sakona da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:29, 18 apirila 2018 (UTC)
Arrazoia duzu, oraindik asko dago egiteko.-Oraina (eztabaida) 10:49, 18 apirila 2018 (UTC)