Eztabaida:Dislexia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

/* Dislexia izan duten pertsona ezagunak */ Horrelako zerrendak Interneten topa daitezke, bai, baina ez dirudi zerrenda horiek oso fidagarriak direnik. Zerrendan agertzen diren pertsonaien diagnostikoa biografoen oharretan oinarrituta egongo dira-edo. Atalari "Dislexia izan OMEN duten pertsona ezagunak" izenburua ezin zaio jarri, nik uste. Ez da serioa. Zerrenda hori erreferentzia fidagarriekin ezin bada sinesgarri bihurtu, ZERRENDA EZABATZEA proposatuko nuke. (Gainera, beste hizkuntzetako wikipedietan ez dut horrelako zerrendarik aurkitu) -GorkaAzk (eztabaida) 21:29, 9 maiatza 2016 (UTC)

Ingelesez en:List of people diagnosed with dyslexia zerrenda dago, erreferentziatua. -Lainobeltz (eztabaida) 21:34, 9 maiatza 2016 (UTC)
Zerrenda horiek erreferentzia behar dute, bai. Ingelesezko horrek itxura ona du!-Xabier Cañas (eztabaida) 21:38, 9 maiatza 2016 (UTC)
Ingelesezko zerrendako eztabaida orrian aipatzen denez, bere artikuluan dislexia duela/izan zuela aipatzen ez bada pertsona hori zerrendatik ezabatzen da. Kriterio ona iruditzen zait. -Lainobeltz (eztabaida) 21:48, 9 maiatza 2016 (UTC)