Eztabaida:Durangaldea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Durangaldeko mapa aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Egun on, oraindik ez dakit nola egiten den eta horregatik ez dut aldatu neronek, baina abisatzeko da Durangaldeko mapa gaizki dagoela. Markatutako zonaldean Otxandio durangaldekoa dela adierazita dago eta Dima, berriz, durangaldekoa ez dela. Beraz, aldaketa hori egitea faltako litzateke. Norbaitek hori egitea posible balu, bikain. Beltxarga (eztabaida) 12:02, 16 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

@Beltxarga: zer da gaziki dagoena? Oker ez banabil, Dima Arratia da, eta aldatu ez bada, Otxandio Durangaldea. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:37, 16 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]
Kaixo, badirudi ni nahasi naizela, bai. Nahastu egin naiz irakurri dudan edukiarekin. Hala ere, ondorengo hau dago Otxandioren orrialdean: Otxandio Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa (nahiz eta Durangoko barruti judizialean egon).
Beraz, ez dakit Otxandiok Durangaldeko mapan agertu beharko lukeen ala Arratia-Nerbioi eskualdekoan.
Ondo izan, Beltxarga (eztabaida) 18:43, 16 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]