Eztabaida:Euskal Herriko kastroak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburua: gaztelu zahar edo kastro?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Suna no onna: «Kastro» artikuluaren eztabaida orrian ere agertu denez, Euskaltzaindiaren onarpena duen forma bakarra «kastro» da, Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri baita. Hiztegi horretan, ordea, ez da ageri ez «gaztelu zahar», ez «gazteluzahar», ez «gaztelu-zahar».

Literatura zientifikoan bi izenak erabiltzen direnez, Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denari eman beharko litzaioke lehentasuna. --Xabier Armendaritz 2020-12-31, 10:47 (UTC)

Bestalde, artikuluan bertan egiten den bereizketari jarraituz, egokiagoa dirudi kastro izenak: artikuluan dioenez, «kastro hitzaz hainbat eraikin mota izendatzen dira»: oppida direlakoak, gaztelu zahar izena ezarri nahi zaien horiek, erromatar garaiko behin-behineko kanpalekuak... Beraz, gaztelu zahar izena jarri nahi izango balitzaio, gaztelu zahar mota horren ezaugarri bereziak ez dituzten guztiak kendu beharko lirateke zerrendatik (adibidez, Delikakoa eta Nabarnizkoa).

Horiek horrela, kastro mota horri gaztelu zahar izena jartzea egokia dela onartuko bagenu ere (ez baitakit ea egokia den), hala eta guztiz Euskal Herriko kastroak izango litzateke izenburu egokiena artikuluak orain duen edukirako, gaztelu zahar mota horretakoak ez diren eraikinak ere jaso direlako hemen. --Xabier Armendaritz 2020-12-31, 11:21 (UTC)

Kaixo, Xabier Armendaritz. Zuk aipatzen duzun paragrafoa kastro eta oppidum bereizteko nik idatzi nuen, eta Nabarnizekoa ere bai, kasu horretan eta beste batzuetan, Burdin Aroko herria omen zena, erromatarren kanpalekua zela ikusi da hobeto ikertzean. "Kastro" hitza herrikoia da, "gaztelu zahar" bezala, eta egia esateko, ez bata ez bestea ez zaizkit egokiak iruditzen arkeologiaren ikuspuntutik. Horregatik, eta hasieran "gaztelu zaharrak" agertzen zelako tituluan, iruditu zitzaidan ez genuela zertan aukeratu beharririk, soilik Hegoaldean erabiltzen dugun hitz bat. Dena den, ez zait oso larria iruditzen eta horrela utzi nahi bada, ados. -Suna no onna (eztabaida) 16:22, 31 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Mapa interaktiboa[aldatu iturburu kodea]

Gehitu dut Wikidatarekin zuzenean funtzionatzen duen mapa interaktibo bat, irudia eta udalerria jartzen du baldin eta irudi bat badago. Ez dut lortu egitea udalerria ere erakustea ez badago irudirik, baina uste dut beste mapa baino hobea dela, automatikoki gaurkotzen delako. Theklan (eztabaida) 20:25, 9 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Ostras! Ze ona! Eskerrik asko zuri eta @Ksarasola -ri honekin laguntzeagatik. Suna no onna (eztabaida) 16:28, 10 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko! Ksarasola (eztabaida) 00:15, 11 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]