Eztabaida:Euskal mitologia
Kaixo!!
Euskal jainkoaren genealogian hainbat problemak ditut ez dakit zuzena den, alemaniar wiki loturan hartu dut eta kompletatu dut nire informazioarekin nahiz ez dela bukatua.
Zerbait ez delarik zuzena rektifikatzen ahal duzue mesedez?
Ad. Mundakako printzesa ez naiz sehur Majurekin Jaun Zuriak semea egin dute eta Majuk Mari trompatu duela amorante Mundakako printzesarekin. (Euskal jainkoaren famili historia oso luze eta zaila da!! normala da ez duzuela ezer ulertzen...)
Milesker! --Laminak 10:12, 17 Maiatza 2006 (UTC)
Erdi babesa
[aldatu iturburu kodea]Erridikuloa iruditzen zait orria erdi babesturik eduki behar izana, baina 212.142.143.114 erabiltzailearen bandalismoa dela eta egin behar izan dut, ez da lehenengo aldia gainera egiten duela, nik uste berarik hitz egin beharra dago, artikulu txukunak egiten baititu baina gero bandalizatu, ez dakit, ez dakit zertan ari den jokatzen. Istarí Imhotep 11:11, 27 Azaroa 2006 (UTC)
- Txantiloia jartzearekin bakarrik ez da babesten. Hitz egin administratzaile batekin. —Barrie • (postontzia) 15:44, 1 Abendua 2006 (UTC)
Mitologia
[aldatu iturburu kodea]Aupa!
Saiatuko naiz horrialde hau apurka edukinez zabaltzen, eta hori dela eta, baliteke une batzuetan edukinak desorekatuta egotea atal batetik bestera.
Kontutan hartu!
Beste aldetik, euskal mitologia oso gai korapilatsua denik, aditu asko, teoria "absolutoak" eta sarritan bata besteari burugabekeriak esatea leporatuz eta arrazoia kenduz, nere aldetik proposatzen dut informazioa ahal den kontrastatuena eskaintzeaz gain, gai bati buruz iritzi ezberdinak ematea irakurleari, bibliografia eta iturriak aipatuz. Ondo segi. Gorritxiki 19:30, 9 Iraila 2008 (UTC)
Euskal mitologia
[aldatu iturburu kodea]Artikuluaren izena aldatu dut, batez ere bi arrazoiengatik:
- "Euskal mitologia" da termino hedatuena, eta ez "Euskal Herriko mitologia", Euskal Herriko mito eta kondairen multzoa izendatzeko, eta horrela darabilte besteak beste (Artikuluan bertan erreferentziak gehitu ditut):
- Barandiaranek ("Euskal-mitologiaren ikaspiderako" Euzko gogo, 1954, 6. urtea, 1-4. zki, 23-25, 56-57 or. Ibiñagabeitiak euskaratua)
- Lekuonak ("Euskal - Mitologia")
- Hartsuagak ("Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen Akabera" GAIAK. Donostia 2004)
- Aranak ("Euskal mitologiaz: Jentilak eta kristauak" Elkar 2008 ISBN 978-84-9783-569-5).
- Ez doa "euskal" terminoaren aurka, Euskaltzaindiak arautu duenez, eta wikipedian bertan ageri denez (euskal sarreran), "euskal" horrek "Euskal Herriko" ere esan nahi baitu (adibidez "euskal dantzak", "euskal mendiak" etab).
--josugoni (erantzun hemen) 15:21, 14 apirila 2020 (CEST)
Euskal jainko eta jainkosen genealogiaren arazoak Bizkaiako Jaunen eredua astertuz
[aldatu iturburu kodea]Gizaldi eta gizaldietan edatutako euskal mitologia deritzogun sinismen multzoen barnean XX. mendean jasotako informazioarekin erromatar edo germaniarren antzeko jainko eta jainkosen genealojia bat eratzea iha ezinezkoa dala esana bearra dago. Gehienbat mendeen zehar atzerritar sinismen berriek batzutan bertakoekin nahastu eta beste askotan zapaldu zituztelakoan gaudelako. Hemen agertzen den Euskal jainkoen genealogia, nere ustetan ez da egokiegia... Hasteko lehen aipatutako genealogiek indoeuropearren sinismenetan oinarritzen direlako. Eredu hauek euskal sinismenekin nahasten joango zirela pentsatzea egokia bada ere ezin da nolanahi aurkeztu.
Adibide gisa ikus dezagun Bizkaiako Jaunen Genealogia miragarria. Nabarmena da erdi aroko beste genealogien antzeko egitura eta funtsezko zentzua jaunen boterea baliatzea dela. Lopez de Haro familiaren agintea bidezkotzeko beste errege eta mandatari askoren antzera bere jatorria jainkotuta aurkezten dute.
Jaun Zuria, Bizkaiako lehen jauna, Mundakan Culebro izeneko numen batek ahurdun utzi zuen printzesa eskotiarra baten semea litzake. Hau nahikoa ez balitz Don Diego Lopez de Haroren leinu mitikoa behin betirako finkatzeko Anbotoko damarekin ezkondu eta bi semealaba izan zituzten. Kondairan bi hoietatik mutila da garrantzitsuena, Iñigo Ezquerra (edo Guerra, iturriaren arabera), haurrerago kristrau keinu baten ondorioz emazte miragarria etxetik alde egin eta Anbotora bueltatu zen bere alabarekin.
Euskal mitologian edatuak gaudenentzat Mari eta Sugaarren (Atarrabio eta Mikelatsen gurasoak...) kutxua hurrunetik nabarmentzen degu kondaira honetan.
Hemen uzten det hau, Bizkaiko jaunan kondairaren genealogia irudikatzeko egin dudan marrazki bat: https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/6/6e/Bizkaiako_Jaunen_jatorri_mitologikoa.jpg
Euskal jainko eta jainkosen genealogia batean lekua izan bear lukete Lopez de Haroren ondorengoek? Beste modu batean esanda argiago ikusiko da: Julio Zesarrek bere burua Apoloren semeatzat zeukanez (edo Jupiterrena izango zen?) erromatar Olinpoan kokatu bear degu bere izena? Ez dut uste.
Beste gauza bat kondaira honen balioa eztabaidan jartzea da. Bere balioa aipagarria dela esana bearra dago, bere baitan jaun hauen menpeko zituzten denbora haietako herritarren sinismen batzuk haurkezten dizkigulako.
Zer iruditzen zaizue? Dena den daukagun edukiarekin genealogia antzeko bat garatu daitekela zioen Barandiaranek... 19 urte daramatzat gai honen inguruan jirabiraka eta oraindik ez daukat hain argi... Eskuminak!
—Aurreko iruzkin sinatugabea Errazking (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du.
- @Errazking: Gai honetan adituak behar ditugu, dudarik gabe. Eta zuk kontrolatzen baduzu gaia, aldatzen has zaitezke. Nik ez dut mitologiaz gehiegi ulertzen, baina izan daiteke modu bat desberdintzea mitologia bera eta mitologia horren erabilera. -Theklan (eztabaida) 11:19, 8 urria 2020 (CEST)
Mundu magikoan eragiten
[aldatu iturburu kodea]Mundu magikoan eragiten atalean zera idatzi nuen:
Magikoa den mundu honetan gizakiek magiaren bitartez naturaren gertakarietan eragiteko ahalmena du, gizakia baita jainkotasunaren lekuko eta oinorde[erreferentzia behar].
Erreferentziak ezartzeko orduan neure ikuspegia azaldu dut. Berez jasota dagoenez Euskal mundu magikoan eragina duten gizakiek, gehienetan, sorginak, apaizak, aztiak edo tentenubloak izaten dira.
Jaungoikoaren oinordeak eta lekukoarena kristau kutsua du:
(Colosenses 1:16) jende guzia Jaungoikoaren sorkundea garela dio.
San Pabloren bertset 4-6 Jaungoikoaren agintza Abraham bere oinordea dela dio.
Baina San Juan da gai hau amaitutzat ematen duna; jaioberriak (batailatuak) bakarrik dira Jaungoikoaren semeak(Juan 1:12; Juan 11:52; Romanos 8:16; 1 Juan 3:1-10).
Nonbaitetik iritzi hau atera nuela bai, baina zehazki nondik jakitea zaila egiten zait. Agian Garibairen idatzitik (?) edo antzeko ikerlari baten eskutik. Bilatzen egon naiz eta testuaren iturria aurkitzen ez dudanez, Wikipediaren zentzu entziklopedikoaren ontasuna mantentzeko eskura daukadan informazioa ipini eta bestea agertzekotan berriz gehituko dut.
Dena den, Kristo haurretik giristinoen Euskal sinesmenean oinarritzen zela idei hau susmatzen dut, noizbait, gainontzeko herriek bezala, gurea ere Jainkoarengatik aukeratutako herria bahit zen.
--Errazking (eztabaida) 16:21, 27 urria 2020 (CET)
- Ondo egina! Batzuetan susmoak baditugu, baina ez iturririk. Eta Wikipedia ez da iturri primarioa, beraz iturririk ezean, susmo horiek ezin ditugu idatzi. Theklan (eztabaida) 16:32, 27 urria 2020 (CET)
Berrantolaketa handia
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Berrantolaketa handia egin dut artikulu honetan. @Errazking-ek egin zuen lan eskerga sintetizatzen saiatu naiz, eta irudiz hornitzen. Hala ere, nik ez dut gaia "benetan" kontrolatzen, beraz eskertuko nuke norbaitek irakurri badu, esatea ea laburpena ondo egina dagoen, edo zerbait oraindik hobeto azal daitekeen. Theklan (eztabaida) 20:16, 23 abuztua 2022 (CEST)
Lamias
[aldatu iturburu kodea]Buenas noches. En el artículo de la wikipedia en gallego sobre as '''lamias''', relaciono estos personajes con las "lamiak o laminak o lamiñak" vascas. ¿Podeis confirmarme si son nombres sinónimos o si he cometido algún error al escribir esas palabras? Sobra decir que no tengo ni idea de euskera. Gracias Pedro Lameiro (https://gl.wikipedia.org/wiki/Conversa_usuario:Lameiro) Lameiro (eztabaida) 23:46, 9 abendua 2024 (CET)
- Hola: nosotros decidimos hacer dos artículos, uno para la lamia de la mitologia griega y otro para el personage de la mitología vasca, ya que aparte del nombre, tienen poco que ver. En euskera se encuentan estas formas dialectales: lamia, lami, lamina, lamie, illamina, llamina, labina, amilamia, lamiña, lamiñaku y eilamia, aunque la Academia de la lengua vasca dice que la forma más habitual y la que se debe usar en el dialecto unificado es lamina. Suna no onna (eztabaida) 17:30, 10 abendua 2024 (CET)
- O sea, que las tres formas que utilicé están mal y mis fuentes se inventaron ese final en k. Pues muchas gracias por tus explicaciones y ahora mismo corregiré el artículo. Saludos, Pedro -Lameiro (eztabaida) 20:29, 10 abendua 2024 (CET)