Eztabaida:Euskararen historia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Izioqui ez dugu Guec ajutu" ?

ala

"Izioqui dugu" eta "Guec ajutu ez dugu" ?

Bigarrena da.

Artikulu honetan kronologia baino ez da agertzen... norbaitek molda lezake? -Theklan 22:48, 16 Ekaina 2006 (UTC)


Euskararen historia?[aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren historian bi atal bereizi ohi dira: Barne-historia eta kanpo-historia. Barne historia hizkuntzak izandako barne-bilakaeraz arduratuko litzateke, hizkuntzalaritza historikoaren bidetik. Artikuluan euskal literaturaren ingurukoak ageri dira gehienbat, eta ez dakit horrela egitea komeni den.

«

Mendebaleko Europan sustrairik luzeenak dituen hizkuntza bide da euskara. Badirudi gaur egungo euskararen aurrekariak duela 8.000 urtetik mintzatu izan direla[erreferentzia behar] Pirinioen inguruan. Oraingoz hori da oinarri sendoena duen hipotesi zientifikoa

»

—artikuluko 2. paragrafoa

Paragrafo osoa ezabatuko nuke. Sustrairik luzeenak?... duela 8.000 urte? Hizkuntza guztiek dituzte sustrai luzeak. Hizkuntza erromanikoek, esate baterako, 2.000 urte atzera egin eta latina topatuko genuke. Eta 8.000 urte atzera egiterik izango bagenu, garai haietako dokumenturik-edo agertuko balitz, --ez dago halakorik--, oraingo erromantzeetatik latinera dagoen aldea bider lau gertatu dela ikusiko genuke. Izan ere, hizkuntza guztiak pixkanaka-pixkanaka aldatu egiten dira azken bi mila urtetan ikusi den legez. Pentsatzekoa da aurreko beste 6.000 urteetan ere antzera aldatuko zirela. Baina dokumenturik ez dago. Duela 8.000 urte inguru egiten ziren hizkuntzen dokumentuak topatuko bagenitu, garai hartako hizkuntzak gaurko hizkuntzekin konparatu ahal izango genituzke eta ondorio batzuk atera... Horrelakoak aurkitu arte, baina, hobe paragrafoa ezabatzea. Gorkaazk (eztabaida) 14:22, 27 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Agian Euskararen jatorria artikuluan dauden xehetasunak aipatu beharko lirateke hor. "Sustrairik luzeenak" horrek bai kezkatzen nauela, naiz eta argudia daitekeen hizkuntza indo-europearrek aurretik sustraituak zeuden hizkuntzak ordezkatu zituztela eta, beraz, ez dutela Europan sustraitze bera. - Theklan · Eztabaida · E-maila 14:36, 27 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Tidoren euskara zekien erregea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Elkanori buruzko liburuak irakurtzen, aurkitu dut zita batean esaten dela Tidoreko erregeak, bertan egon ziren espainiarren ondorioz, gaztelania, portugesa eta euskara zekiela (https://purl.pt/15294: 57. orrialdea). Uste dut bitxikeria dela historian, baina lekuren bat izan behar duela artikuluan. Ez dakit nola jarri baina pidginekin batera akaso merezi du punturen bat? Theklan (eztabaida) 17:53, 19 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]

Theklan, nik munduko euskarari buruzko beste berriekin batera jarriko nuke Aro Modernoko atal berri batean, zuk aipatu Ternuakoak eta Islandiakoa. Hor aipa daiteke ere diasporan hizkuntzak zuen garrantzia komunitatearen kohesiorako eta horren aztarnak (Potosi...). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 11:02, 21 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]