Edukira joan

Eztabaida:Larrahe

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Larunbeko aldarea[aldatu iturburu kodea]

Iruditzen zait artikuluak objektua azaldu behar duela, ez objektuaren idazkunak aipatzen duen dibinitate bat. Horrela jokatu izan dugu, esate baterako, Hazparneko aldarea artikuluan.

Egia da Lar(r)a(he) dibinitate hori beste idazkun batzuetan ere ageri dela. Horregatik, beharbada, artikulu bereizi bat behar du, idazkun guztien bilduma eta kontrastea egitekoa, baina, kasu honetan, uste dut artikulua Larunbeko aldarea izan behar dela. Gotzon 10:26, 16 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

Larrahe artikulua ari naiz lantzen, ez Larunbeko aldarea. Larunbeko aldarea izeneko artikulua osa daiteke hemengoarekin, baina aipatzen badira beste idazkunak, orduan ez du zentzurik artikulua bati buruzkoa izatea. Bestetik, objektuak ez dira parekagarriak: Hazparneko aldareak ez dio dibinitate bati egiten erreferentzia, baizik eta Novenpopulaniaren existentziari. Eta baditugu idazkunetan agertu diren jainkoei buruzko artikulu andana: Boriennus, Helasse, Baikorrix, Sexsarbori... idazkun bakarra izango balitz, ados nengoke zurekin, baina lau ezberdin badaude, orduan objektu bakoitzak izan dezake bere artikulua (edo ez), baina Larra(he) artikulua beharko genuke. Theklan (eztabaida) 10:38, 16 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]
Bat nator biek adierazitakoarekin. Orain Larunbeko aldarea deskubritu da, eta hori da berritasuna, baina artikulu hau jainko(s)ari buruzkoa da. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 11:34, 16 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]
Sortu dut Larunbeko aldarea izeneko artikulua, biak behar ditugula iritzita. -Theklan (eztabaida) 11:35, 16 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]
Oso ongi, @Theklan, mila esker. Gotzon 09:29, 17 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]