Edukira joan

Hazparneko aldarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hazparneko erromatar aldarea edo estela

Hazparneko aldarea Hazparneko herrian aurkitu zen erromatar garaiko harrizko aldare batetik kontserbatu den zatia da. Zati horretan, bertako magistratu batek idatzi arazi zuen idazkunari esker, Novempopulania probintziaren sorrerareni inguruaren berri daukagu.

Hazparneko elizako aldare nagusiaren oinarrian III. mendeko estela erromatarra aurkitu zuten[1] XVII. mendean[2], Novenpopulania Akitania erromatar probintziaren sorrera markatzen duena, idazkunean Verus delako batek eskerrak ematen baitizkio bertako jainko bati lurraldea Galiatik bereizi zelako. Idazkunak honela dio latinez:

Flamen item dumvir quaestor pagiq. magister
Verus ad Augustum legato munere functus
pro novem optinuit populis seiungere Gallos
Urbe redux genio pagi hanc dedicat aram[3]

Esanahia hau da:

Vero izeneko flamenak[oh 1], duunvir[oh 2], diru-biltzaile eta pagus-eko administratzaileak, Augustoren[oh 3] aurrean legatu gisa, galiarrengandik bereiztea lortu zuen Novempopulaniarentzat. Erromatik itzultzean, bere barrutiko jenioari eskaini zion aldarea[4].


Hazparneko eliza erromatarra tenplu baten gainean eraiki zen eta idazkuna 1665. urtean aurkitu zuten, elizan konponketak egiten ari zirenean[5]. Harria, "Hazparneko aldarea" izenaz ezaguna da[6].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enperadorearen gurtzarako apaiza
  2. herriko administrazioaren buruetako bat
  3. Ez da Zesar Augusto , batzuek ulertu zuten bezala, zehaztu gabeko eta garai hartako enperadorea baizik, izen hori ohorezko titulu bezala erabiltzen baitzen enperadorearentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) lien, Obtenir le; Facebook; Twitter; Pinterest; E-mail; applications, Autres. La pierre romaine d'Hasparren. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  2. Fabre, Georges; Bost, Jean-Pierre. (1988). «Aux origines de la province de Novempopulanie : nouvel examen de l’inscription d’Hasparren» Aquitania 6 (1): 169–178.  doi:10.3406/aquit.1988.1059. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  3. CIL XIII, 412 (4, 4. or.) = CLE 00260 = D 06961 = CAG-64, 90. or. = ILA-Landes 00027 = AE 1989, 508
  4. (Ingelesez) (Español) A002 – Carmina Latina Epigraphica Online. (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  5. Nabarralde. (2019-10-06). «Verus, el poderoso sacerdote vasco-romano, y la independencia de los vasco-aquitanos de los celto-galos» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  6. Lanz, Jokin. A propósito de una legatio en el "ara de Hasparren". (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]