Félix-Jacques Moulin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Félix-Jacques Moulin
Félix-Jacques Moulin 057.jpg
Bizitza
Jaiotza Montreuil1802ko abuztuaren  18a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1879ko urriaren  1a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria
Lantokia(k) Paris

Félix-Jacques Moulin (Montreuil, 1802ko martxoaren 27a - Paris, 1875ko abenduaren 12a) Frantziako argazkilari ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1849an Parisen argazkilaritza-estudioa ireki zuen. Garai horretan neska gazteen dagerrotipo erotiko ugari egin zituen. Neskek hamasei urte baino gutxiago zituelarik, 1851an salatua eta hilabete bat espetxeratua izan zen; halaber bere lan guztiak konfiskatuak izan ziren. Berriro kalean ere argazkilaritza irakasteari ekin zion. 1856an, Frantziako estatuaren diru-laguntza bati esker, Aljeriara joan zen. Bi urtetan argazkiak bildu ondoren, 1858an ehunka argazkirekin Frantziara itzuli zen; argazkien gaiak ez ziren erotikoak, paisaiak, aztarnategi arkeologikoak, hiriak eta herritarren irudiak baizik. Argazki horien aukeraketa eginda, L'Algérie photographiée liburua plazaratu zuen.

Haren lanak Frantziako Liburutegi Nazionalean, Orsay Museoan eta The Getty Centerren beste batzuen artean.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix-Jacques Moulin