Félix Pyat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Félix Pyat
Felix Pyat par Nadar.png
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Barrutia: Cher
Bizitza
Izen osoa Félix Aimé Pyat
Jaiotza Vierzon1810eko urriaren  4a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Saint-Gratien1889ko abuztuaren  3a (78 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, kazetaria, antzerkigilea, abokatua eta Communarda
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) Le Figaro
Le Charivari Itzuli
Kidetza Lehen Internazionala
Community Council Itzuli
Commission exécutive of 1871 Itzuli
Committee of Public Health Itzuli

Félix Pyat (Vierzon, Frantzia, 1810eko urriaren 4a - Saint-Gratien, Seine-et-Oise, Frantzia, 1889ko abuztuaren 3a) frantsesezko idazlea eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Figaro eta Charivari agerkarietan idatzi ondoren, Revue Britannique aldizkaria zuzendu zuen. Frantziako Alderdi Sozialistako buruzagia zen, baina, familia aberats bateko semea zenez, demokraziako aristokrata deitu zion Proudhon anarkistak. 1849ko matxinada errepublikazalean parte hartu ondoren, Suitzara ihes egin behar izan zuen. 1870ean, Parisa itzuli zen, eta Le combat agerkaria sortu zuen. Urte bereko urriko gertaeretan parte hartzeagatik atxilotu zuten. 1871n, diputatu hautatu zuten Seineko departamenduan eta Parisko Komunako kide izan zen; Komunaren errepresiotik ihes egitea lortu, eta Ingalaterrara erbesteratu zen. 1880. urtean Frantziara itzuli zenean, La commune egunkaria sortu zuen. 1888an, diputatu hautatu zuten Marseillan, ezker muturreko jarrerak izan zituen, eta eztabaida politiko latzak izan zituen Boulanger jeneral eta politikariarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Pyat Aldatu lotura Wikidatan