Félix Valdés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félix Valdés
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1895
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1976ko apirilaren 11 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea, enpresaburua eta bankaria
Lantokia(k)Bilbo

Félix Fernández-Valdés Izagirre (Bilbo, 1895-1976) bizkaintar enpresaburua, bankaria eta arte-bildumagilea izan zen. Bere etxean, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 15. zenbakian, museo antzeko bat zuen, Grekoaren, Francisco de Zurbaránen edo Bartolomé Esteban Murilloren artelanekin. Bere etxean zegoen kaperan Pedro de Menaren eta Antoon van Dycken polikromiak zituen[1]. Gaur egun, artelan horietako asko Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daitezke[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernández-Valdés Bilbon jaio zen 1895an. Seme bakarra zen eta bere osabaren partetik herentzia handia jaso zuen. Izan ere, bere osaba-izebak Tomas Urkixo eta Piedad Izagirre ziren[3], lehena hainbat enpresatako kontseilaria[4], eta lehen arte bilduma ere utzi zioten.

Valdések kakao eta olio negozio bat zuzentzen zuen Ginea Espainiarrarekin. Bilduma handia egin zuen Espainiako Gerra Zibilaren ostean. Margolan horietako bat Santa Kruzeko markesaren erretratua zen, Francisco Goyarena, Francisco Francok Adolf Hitlerri oparitu nahi izan ziona eta, azkenean, Valdések erosi zuena, milioi eta erdi pezeta ordainduta, pentsatzen zuelako margolanean agertzen zen lauburu hori esbastika bat zela[3]. Margolana atzerrian saldu zela ematen du[5], eta azkenean Espainiako Gobernuak berreskuratu zuen, 880 milioi pezeta ordainduta.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Deia. «Valdés, el empresario bilbaino que reunió 400 obras maestras en su casa de la Gran Vía» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Obras maestras de la colección Valdés | exposiciones | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Tienda del Museo de Bellas Artes de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Ereñaga, Amaia. (2020-10-06). «La rica y misteriosa colección Valdés sale de su escondite» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  4. «URQUIJO AGUIRRE, Tomás de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  5. (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1983-07-04). «Una importante obra de Goya puede haber sido vendida a coleccionistas norteamericanos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]